
Iragan martxoaren 5ean, Conferrek (Espainiako Erlijiosoen Konfederazioa), Jesuita Sozialek (Jesusen Lagundia), Elizbarrutiko Etorkinen Pastoraltzak eta CARITAS GIPUZKOAk, “Gipuzkoako Eskubidedun Migratzaileen” Sareko kideek, Salerosketaren biktima diren emakumeak: errealitate bat babes eske hitzaldia antolatu zuten Donostiako Loiola Zentroko Arrupe Aretoan.
Kristina Berasain kazetariak aurkeztu eta moderaturiko hitzaldian emakume salerosketa gaia ondo ezagutzen duten Teresa Giron, Maria Luisa Del Pozo eta Maria Teresa Compte Grautek parte hartu zuten. Hirurek errealitate ia ikusezin eta konplexu baten berri eman zuten, emakumeen salerosketa: XXI. mendeko esklabotzaren erakusleihoa.