
Sare-lana
Sarean lan egitea Caritasen nortasunaren eta egiteko moduaren berezko partea da. Ez dugu gure ekintza erantzun isolatu gisa ulertzen, baizik eta justizia sozialarekin konprometitutako beste erakunde, instituzio eta pertsonekin batera ehundutako konpromiso partekatu baten zati gisa.
Honengatik, Caritas Gipuzkoak Hirugarren Sektoreko sareetan, eliza-plataformetan eta erakundeen arteko lankidetza guneetan aktiboki hartzen du parte. Komunitate zentzutik, elkarri laguntzetik eta sufrimenduaren eta bazterketaren aurrean erantzunkidetasunetik sortzen den elkartasunean sinesten dugulako. Elkarrekin bakarrik -gizarte zibila, Eliza eta administrazio publikoa- eman ditzakegu erantzun eraginkor, iraunkor eta eraldatzaileak.
Burututako ekintzak
Caritas Gipuzkoak 50 lan-mahaietan hartu du parte, publikoak, Hirugarren Sektorekoak, foro komunitarioak eta gune konfederalak.
Inplikazio iraunkor, estrategiko eta inpaktu handikoa izan da. Harreman sare honek Caritasek elkarrizketarekin, erantzukidetasunarekin eta guztien onarekin duen konpromisoa indartzen du.
Bihotzdun enpresak
Enpresa munduarekiko lankidetza gizarte-justiziarekin partekatutako erantzukidetasunaren logikatik sustatutako estrategia instituzionala da. Caritas Gipuzkoak inguruneak eraldatzera, aukerak irekitzera eta gizarteratzearekin eta laneratzearekin aktiboki konprometitzera bideratutako aliantza gisa ikusten du enpresekin duen harremana.
‘Bihotzdun enpresak’ izenpean, Caritasek lurraldeko enpresekin elkarrizketa sustatzen du, harreman iraunkorrak sortu eta jarduera ekonomikoa, konpromiso etikoa eta eskubideetarako sarbidea bateratzen dituzten ekimenak bultzatu egiten ditu. Enpresa sarearekiko aliantzak giza aurpegia duen ekonomia bat eraikitzeko bidea izan nahi du, bidezkoagoa, integratzaileagoa eta guztien ongira bideratua.
Burututako ekintzak
- Empresen jardunaldia, apirilak 25: Gipuzkoako Bazkundearekin antolatuta, laneratzeko orduan dauden aukera eta zailtasunak aztertu zituen.
- Enpresekin gosaria, azaroak 25: elkar entzun, esperientziak eta erronkak partekatzeko eta elkarlanerako aukerak aztertzeko harreman gunea.
Atzemandako inpaktuak
- Bazterkeriaren eta pobreziaren aurkako borrokan kanpoko lankidetza indartzea.
- Beste erakunde batzuekin elkarlanean aritzea, herritarren parte-hartzea sustatzeko.
- Eragin komunitarioa eta politikoa handitzea.
- Funtsezko arloetan laguntza hobetzea, hala nola, migrazio prozesuetan, etxebizitzan, enpleguan eta gizarteratzean.
- Konfiantzazko harremanak sendotzea hainbat sektoretako enpresekin.
- Enpresen parte-hartze aktiboa lortu laneratzeko prozesuetan eta gizarte kanpainetan.
- Gizarte-bazterketaren inguruan enpresek duten konpromisoa ikusgarriagoa egitea.
- Lankidetza etikoan oinarritutako harreman-eredua artikulatzea, ez asistentziala, Caritasen Gizarte Ekintzaren Ereduarekin bat datorrena.