
Kaixo adiskide.
Bueltan gara, eta ikasturtearen hasierarekin batera, zure ikastetxera hurbildu gara. Eta gurekin batera, elkarrekin lantzeko, Sentsibilizazio Material berezi-berezi bat aurkeztu nahi dizut.
CARITAS GIPUZKOAren ustez, gizarte solidarioago bat eraikitzeko, beharrezkoa da sentsibilizazioa, hau da, pobreziaz eta haren zergatiez jabetzea. Baita aurre egiteko gure balio gizatiarrenak martxan jartzea ere.
Horretarako, eskaintza bat luzatu nahi dizugu, adinez adin, elkarlanean landu dezagun: tailerrak, kanpainak…
Ekingo al diogu? Bai? Beheko Materiala dion laukian klikatu, eta hasi gaitezen!