
CARITAS GIPUZKOAren Sorabilla harrera etxeak (Andoain), Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzarturiko egoitzak, 12 plaza ditu gizarte bazterkeri arriskuan dauden gazte helduentzat. Gazte gehienak, jatorriz, atzerritarrak dira.
Zentroaren helburua, bertan bizi direnen emantzipazio-prozesuei laguntzea da, gizarteratzea azpimarratuz, bai pertsonala eta bai komunitarioa ere.
Sorabilla Harrera Etxeak oinarrizko behar guztiak asetzen ditu, eta, ibilbide gisa, laguntza pertsonalizaturiko programa bat garatzen du, gizarteratzea helburu duena.
Egoitzan bost profesionalek egiten dute lan esku-hartze sozialean, baita koordinatzaile lanetan aritzen den arduradun batek ere. Bere eskuzabaltasuna, denbora... eskaintzen duen boluntario taldeak, babes eta akonpainamendu lanak egiten dituzte Sorabillako Harrera Etxean bizi diren pertsonekin.
Eginkizun inklusibo horren hiru helburu nagusiak hauek dira:
- Egoera pertsonal, mediku, juridiko eta administratiboaren normalizazioa.
- Hezkuntza- eta/edo prestakuntza-prozesuen garapen osoa.
- Kultura eta komunitate ingurunean parte hartzea.
Emigrazioa, komunitate baten aberastasun etiko, kultural eta ekonomikorako aukera bat da. Gizarte abegitsua, gizarte eskuzabala eta oparoa da: “Gure gazteak zaintzea gure etorkizuna zaintzea da”.
Harremanetarako: Iñigo (sorabilla1@caritasgi.org)
943 30 07 43