fbpx Sorkuntza Garaia 2021 | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Sorkuntza Garaia 2021
Sorkuntza Garaia 2021
natura

Urtero, iraileko lehen egunean, kristau komunitateak Sorkuntzaren zainketarako Otoitzaren Munduko jardunaldia ospatzen du. Hau da, guztion ondasuna: Lurra.

Frantzisko Aita Santuak, gure begirada, Lurrean jartzeko eskatu du. Gogoan izan behar dugu haren zati garela eta ez haren jabe: "Bioaniztasuna desintegratzea, klima-hondamendiak izugarri areagotzea, indarrean dagoen pandemiak pobreengan eta ahulenengan duen eragina, alarma-ikurrak dira kontsumoaren neurrigabeko diru-gosearen aurrean".

Aita Santuak sortutako bihotzaren taupada guztiak entzutera gonbidatzen gaitu. Lurra konpondu eta oreka klimatikoa eta biodibertsitatea lehengoratzeko beharra: emisioak murriztea... Lurra etxe gisa ulertzea. Oihuak, bai Lurrarenak bai pobreenak, are ozenagoak bihurtu dira azken urteotan.

Jakina da etengabe hazten ari den eskaerak, eta ekoizpen eta kontsumo-zikloak, ingurumena ahultzen ari direla. Bizimodu bidezkoak eta jasangarriak aurkitu behar ditugu, Lurrari merezi duen atsedena emango diotenak; guztiontzako bizibide egokiak, mantentzen gaituzten ekosistemak suntsitu gabe. Pandemiak bizimodu sinpleagoak eta jasangarriagoak ezagutzera eraman gaitu.

"Pozten gara sinestunen komunitateak bat egiten ari direla mundu bidezkoagoa, baketsuagoa eta iraunkorragoa sortzeko. Ekimen arrunt ekumenikoa" (Frantzisko Aita Santua).

Guztiontzako etxea?

2021 Sorkuntza Garaian, irailaren 1etik urriaren 4ra, munduko kristauek bat egin dute berrezartze eta itxaropen-une batean, eta Sorkuntzarekin bizitzeko modu guztiz berriak aurkitzeko: Lurra. BAT EGIN gu guztion etxea babesteko lanean!

Científica lucha contra la amenaza silenciosa del mercurio en la Amazonia - Vatican News

https://seasonofcreation.org/es/home-es/

Mensaje para la Jornada de oración por el cuidado de la creación - Conferencia Episcopal Española

Foto de Flor creado por wirestock - www.freepik.es

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.