fbpx TAUPAGUNEA: Artzain Onean gaituzu zain | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
TAUPAGUNEA: Artzain Onean gaituzu zain
TAUPAGUNEA: Artzain Onean gaituzu zain
taupagunea

SENTITU, HUNKITU... EGUBERRIA IRITSI DA. Hau da, hain zuzen ere, Caritas Gipuzkoak Gabon hauetarako proposatzen digun mezua. Familia eta lagunak protagonista dituzten topaketez eta partekatutako jatorduz beteriko egun hauei zentzu sakona ematera gonbidatzen gaituena. Gabonek emozio goxoak sortzen dituztenez, une egokia da ez soilik familian edo lagunen artean bizitzeko, baita harreman horiek eraikitzeko, eta, beraz, laguntza- eta maitasun-sare hori halako ingurunerik ez duten edo urrun duten haiei hedatzeko.

Egun hauetan, etorkizun hobeagoa amestuz herrialdea eta familia utzi zuten pertsona migratzaileentzat, arrazoi eta kausa ezberdinengatik etxerik ez duten pertsonentzat eta seme-alabei gizartearen parte izateko beharrezkoak direnak eskaini ezin dizkieten familientzat laguntza- eta maitasun-sare hori izan nahi du Caritas Gipuzkoak. 

Lagun gaitzazu parrokietatik, zentroetatik eta programetatik laguntza eskaintzen duen eta artatutako pertsonekin mahaian jartzen den familia hori izaten, Gabonak eraiki edo heda ditzagun.  

Lagun dezagun Maliko Abdul, Gabon gaua Hotzaldi zentroan igaroko duena. Han beste 30 pertsonek lo egiten dute, eta une honetan haiek dira bere “familia txikia”. Kolonbiako Jairorekin batera jarriko gara mahaian. Hark beste 50 pertsonekin ospatuko ditu Gabonak Aterpen, bertan noski, menu bereziaz gozatuz. Eser gaitezen Miguel eta Michelleren ondoan, zeinek Urte Berria Trintxer-Emekin igaroko baitute beste 26 pertsonekin batera eta eska dezagun beraien ametsetako batzuk bete daitezela. Egun hauek José Alejandrorekin igaroko ditugu, duela gutxi Sorabillan bizi dena, beste 10 gazterekin batera, eta 2024an lagun berriak egiteko aukerak eskatuko ditugu berarekin batera. Venezuelako Raqueli laguntza emanez jango dugu mahatsa. Raquel duela gutxi iritsi da bere herrialdetik, eta beste 40 emakumerekin batera, Miriamen hilabete honetan eskaintzen diren tailerretan parte hartzen ari da, hiri honek aukera bat emateko zain dagoen bitartean.  Begoña eta Susana ere gurekin ditugu. Egun hauek jasangarriagoak dira haientzat beste 15 lagunekin batera baratzeen proiektuaneta beste 20rekin Lamorus tailerrean parte hartzen dutenetik. Lurraldeko parrokia guztietan Caritasek egiten dituen milaka harreren atzean dauden istorio pertsonalak dira guztiak.  

Ezagutu nahi al duzu gure familia? Ezagutu nahi al duzu Caritas? Zure Gabonak eta mahaia Abdel, Jairo, Raquel edo Susanarekin partekatu nahi dituzu?  

Taupagunea da Artzai Onaren aurrealdean jarri dugun topagunea. Han ezagutaraziko ditugu Caritas Gipuzkoak dituen zentroak eta programak. Haietako bakoitzak zuzenean azalduko dituzte horiek, parte-hartzaileek, boluntarioek eta langileek lagunduta.  

Taupagunea elkarrizketarako tokia da eta nahi duzuna galdetu, proposatu eta gurekin jolastu eta hitz egiteko aukera izango duzu. Gunea dinamikoa izango da eta gonbidatutako pertsonak izango ditu goizez. Haiekin batera azalduko dugu zein garrantzitsua den solidaritatea pertsona guztientzat eskubideak eskaini eta aukerak sortzen dituen gizartea eraikitzeko. Horrez gain, haurrentzako tailerrak eta zuzeneko musika egongo da.  

Taupagunea astean zehar irekiko da abenduaren 22tik urtarrilaren 5era bitartean (jaiegunetan itxita), ordutegi honekin: 10:30-13:30 eta 17:00-20:00. Azpian aurkituko duzu programa.

Hori guztia eta beste sorpresa batzuk egongo dira Artzai Onaren aurrealdera datozenentzat. Hori bai, garrantzitsua da begiak, belarriak eta bihotza guztiz irekita etortzea. 

programa_taupagunea

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.