
Itxaropena ez da bakarrik sentimendu bat: indar eraldatzaile bat da. Zailtasunak agertzen direnean aurrera egitera bultzatzen gaitu, bidean eusten gaitu eta maitasun eta konpromiso gehiagorekin laguntzera bultzatzen gaitu. Horregatik, TOPAKI 2025n, gure eguneroko lanean itxaropena nola bizi dugun eta gehien behar dutenen bizitzan nola erein dezakegunaren inguruan hausnartu nahi dugu."Itxaropenetik bidelagun" lelopean, partekatzeko, ikasteko eta berritzeko elkartuko gara. Ana Abril Caritas Españolako Intzidentzia Politikorako koordinatzailearen solasaldi inspiratzailea izango dugu, etorkizunari ausardiaz eta konpromisoz begiratzen lagunduko diguna. Gainera, Etorkizuna Musikatan taldearen musikaz gozatuko dugu, itxaropena abestu eta ospatu ere egiten dela gogorarazteko. 📅 Fecha: 15 de marzo de 2025 🚍 Autobusa Donostiatik Caritas Gipuzkoatik autobus bat antolatu dugu Bilbora joatea errazteko. Topaketa baino egun batzuk lehenago, ordutegiei eta irteera-puntuei buruzko informazioa bidaliko dugu. Izen emateak martxoaren 7an itxiko dira. IZEN - EMATEA |
- Hasiera data: 15/03/2025
- Amaiera data: 15/3/2025