fbpx Topaki 2026: “Errealitateak irekitzen. FOESSA 2025ari begirada hausnartzailea” | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Topaki 2026: “Errealitateak irekitzen. FOESSA 2025ari begirada hausnartzailea”
Topaki 2026: “Errealitateak irekitzen. FOESSA 2025ari begirada hausnartzailea”
topaki26_eusk

Martxoaren 28an, hurrengo Topaki jardunaldia ospatuko dugu Vitoria-Gasteizen, Caritas Euskadiko boluntariotzaren urteko topaketa. Jardunaldia Santa María–Marianistas ikastetxean egingo da, eta hiru lurraldeetako boluntarioak, langileak eta parte-hartzaileak bilduko ditu, berriz elkartzeko, esperientziak partekatzeko eta gizarte-errealitateari buruz elkarrekin hausnartzeko.

Topaki oso gune berezia da Caritas Euskadirentzat. Urtero ehunka lagun biltzen dira berriz elkarrekin egoteko, errealitateari sakon begiratzeko eta gehien behar duten pertsonekiko konpromisoa berritzeko. Prestakuntza-une bat izateaz gain, topaketa harremanak sendotzeko, elkar entzuteko eta partekatutako bidea ospatzeko aukera ere bada.

 

Nolakoa izango da jardunaldia

Aurtengo edizioan, topaketa “Errealitatek irekitzen. FOESSA 2025ari begirada hausnartzailea” izenburupean egingo da; Euskadiko gizarte-bazterketari buruzko datu eta horien azterketetara hurbiltzeko gonbidapena. Begirada horrek egungo erronkak hobeto ulertzen lagunduko digu, eta itxaropenetik abiatuta erantzunak eraikitzen jarraitzeko bidea eman.

Jardunaldian Raúl Flores izango da hizlari, Cáritas Españolako Ikerketa Taldeko koordinatzailea eta FOESSA txostenaren arduradunetako bat. Hark “Abriendo realidades hasta la esperanza” izeneko hitzaldia eskainiko du. Bertan, gure ingurune aldakorrean pertsona eta familia askok bizi dituzten zaurgarritasun-egoerak ulertzen laguntzen duten gakoetako batzuk jorratuko ditu.

Topaketan, halaber, hizlariarekin solasaldian aritzeko aukera ere izango da. Elkarrizketa Isabel López Ruiz de Azuak moderatuko du, Gasteizko Elizbarrutiko Caritaseko Esku-hartze arduradunak, eta boluntariotzaren esperientziatik abiatuta galderak, hausnarketak eta ikaskuntzak partekatzeko aukera izango dugu.

Ohikoa den bezala, Topakin hausnarketarako uneak eta elkarbizitzarako guneak uztartuko dira. Jardunaldia Joyful Solidario abesbatzaren emanaldiarekin amaituko da, eta ondoren egingo den lunch-ean bizitakoa partekatzen eta elkarrekin eguneratzen jarraitzeko aukera izango dugu.
 

Izena emateko epea: martxoak 18

Topaki 2026an parte hartu nahi baduzu, ez ahaztu izena ematea. Donostiatik abiatuta garraioa eskainiko dugu, beraz, behar baduzu, ez ahaztu zure eskaeran adierazteaz. Izen-ematea martxoaren 18ko 20:00ak arte egongo da zabalik.

Honako galdetegiaren bitartez eman dezakezu izena:

IZEN-EMATEAK TOPAKI 2026

 

Eta galdetegira ezin baduzu sartu, telefonoz edo posta-elektronikoz ere eman dezakezu izena:
Caritas Gipuzkoa
📞 943 44 07 44
✉️ admin2@caritasgi.org

 

prog_top_eus

 

KARTELA TOPAKI 2026

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.