fbpx TXIRIKORDATZEN | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
TXIRIKORDATZEN
TXIRIKORDATZEN
TRENZANDO


Zama sozial hori aurre egiteko, Emekin, igandeak partekatzeko proiektu bat martxan jartzea erabaki zuten. Egitasmoan, etxean bertan bizi diren emakumeak, hezitzaile bat, eta boluntarioak hartzen ari dira parte ekimenean.

Zein da ekimen honen helburua? Nahi ez den bakardadeari aurre egitea.Eta hori, nola egiten da? Partekatzen. Hau da, “Txirikordatzen”.

Laura, egoitzako harrera zentroko arduradunaren hitzetan, ekimena “arrakastatsua izaten ari da, bai parte-hartzaileen (egoiliarren), bai boluntarioen balorazioen aldetik ere”.

“Igandeak bizipenak txirikordatzen” izena jarri diote jarduerari Emekiko emakumeek. Hau da, asteko azken egunean, bizitzako istorioak, jolasak eta abar partekatzen dituzte. “Hain zuzen ere —dio Laurak, harrera etxeko arduradunak—, emakume batek koadro bat egin du espazioaren izenburuarekin, eta igandeetan egongela-jantokian zintzilikatzen dute”.

Igandeetako bazkalosteari are zentzu handiagoa eman asmoz, emakumeek postreak egiten dituzte. Era horretan, boluntarioei harrera eta babesa helarazten ari dira.

“Igandeetako proiektuak —zehaztu du Laurak— emakumeen arteko bizikidetza eta lotura-harremanak indartu nahi ditu, Emekin hobeto senti daitezen, beraien etxea. Ekimen txiki-handi hauek, aisialdi-jarduera eta abar, auzoan presentzia handiagoa izaten laguntzen digute”.


Horra hor adibide bat. “Egoitzako emakumeak San Pedroko emakumeen topaketa batera joan dira. Kanpotik ohiko jarduera bat dirudien arren, eurentzat, auzoaren parte sentitzea da. Urrats txikiak dira elkarrekin oinez ibiltzen jarrai dezagun” gaineratzen du Laurak. Jarduera arrakastatsua izaten ari da, bai parte-hartzaileen (egoiliarren), eta bai boluntarioen balorazioagatik.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.