fbpx Uda batzuek bizitza aldatzen dizute. Lanaldiak 2026 | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Uda batzuek bizitza aldatzen dizute. Lanaldiak 2026
Uda batzuek bizitza aldatzen dizute. Lanaldiak 2026
lanaldiak

Uda honetan, Gipuzkoako Caritasek askotan egunerokotasunetik kanpo geratzen diren errealitateetara hurbiltzeko esperientzia eskaintzen die gazteei: bakardadea, etxerik eza, prekarietatea, migrazioa, desberdintasuna edo berriro hasteko leku baten bilaketa.


Bost egunez bizitza, galderak eta jarduerak partekatuko ditugu. Caritasen proiektu batzuk ezagutuko ditugu, topaguneetan parte hartuko dugu  eta estatistika batean, albiste batean edo Instagram edo TikTok bideo batean azaltzen ez diren istorio jakin batzuen zartadak unkituko gaitu,.

Auzolandegiak ez dira "kanpotik laguntzeko" jarduera bat. Hurbiletik begiratzeko, entzuteko eta udan ere elkartasuna posible dela deskubritzeko gonbidapena dira.

Noiz?

Ekainaren 29tik (09:00) uztailaren 3ra (ostirala). (14:00)

Norentzat?

Esperientzia berezi  bat bizi nahi duten, beste pertsona batzuekin partekatzeko, beste errealitate batzuk ezagutzeko eta munduan zer leku izan nahi duten galdetzeko gogoa duten 18 eta 25 urte bitarteko gazteentzat.

Izen-ematea ekainaren 25era arte.

Parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Plazak mugatuak dira. Ordainketa egin ondoren plaza baieztatuta geratuko da.

Ekarpena

Partaidetzak 50 €-ko kostua du.
Ostatua, otorduak eta jarduerak barne.

 

EMAN IZENA

Más información e inscripción
Carmen Alba / Xabier Jorrin / susperketa1@caritasgi.org
 

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.