
Bigarren urtez, PioXII.a Institutuaren eta Gipuzkoako Caritasen artean udako ikastaro bat antolatu dugu. Oraingoan gaia fiskalitatea da.
Ikastaro honen bitartez, guztien ongia eta gizarte bidezkoago bat eraikitzeko funtsezko kontzeptu batera hurbildu nahi nahi genuke.
Elizaren gizarte-doktrinak honela dio: "Pertsona guztien duintasunetik, batasunetik eta berdintasunetik dator, lehenik, guztien ongiaren printzipioa, gizarte-bizitzaren alderdi guztiak bildu behar ditu zentzuaren osotasuna aurkitzeko. "(CDSI 164).
Pertsonen duintasun eta aukera-berdintasun hori gauzatzeko gizarte-tresnetako bat fiskalitatea da, eta horrek ere gure doktrinaren beste printzipio bat garatzea eskatzen du, ondasunen xede unibertsala.
Hona egitaraua. Bertan dituzu xehedapenak eta izena emateko esteka. Aurten, bi aukera eskaintzen ditugu, aurrez aurrekoa eta online.