fbpx URRIA, MISIOEN HILABETEA | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
URRIA, MISIOEN HILABETEA
URRIA, MISIOEN HILABETEA
misión caritas misioak

Urria arrunt Misiolaria izaten ari da. Ez da egun bateko argia izango, hilaren 20an ospatuko den Domund-arekin. Hilean zehar kontzientzia bizia erein nahi da, hau da, gogoan izan, guztiok, misiolari izatera deituak gaudela.

Frantzisko Aita Santuak bultzaturiko Amazoniako Sinodoa ospatzen ari da 7tik 26ra­– non lurralde horren etorkizuna izango den hizpide. Zertarako? Besteak beste, Amazoniako Eliza biziaren presentzia aldarrikatzeko. Lurralde honek, 8 milioi kilometro karratu ditu, 33 milioi pertsona aterpetzen ditu, eta 200dik gora talde etniko ezberdin bizi dira bertan. Asko dago jokoan.

Gipuzkoako Elizak, hainbat ekimen eskutik, bi gertaera horiekin bat egin nahi du.

Alde batetik, Ines Arango, Kolonbiako kaputxinoa, eta Alejandro Labaka, Ekuadorreko Amazoniako gotzain beizamarraren inguruan antolaturiko 'Bizitza Amazoniaren alde' argazki erakusketa. Irudiak hilaren 15etik 30era bitartean egongo dira ikusgai Donostiako Kaputxinoen elizan.

Ines eta Alejandro ezagutzeko, denboran atzera egin behar dugu. Duela 32 urte, biak, lantzaz hil zituzten, petrolio-langileekin nahastu baitzituzten. Ines eta Alejandro petrolio-konpainien eta Ekuadorreko herri indigenen artean bitartekari lanetan ari ziren. Bien helburua Tagaeritarren komunitatea babestea zen.

Horrez gain, Donostiako Kaputxinoen elizako Asis topaguneak, urriaren 17 eta 24an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, bi ekimen interesgarri aterpetuko ditu.

 

Ekitaldi sortaren baitan, lehengo urriaren 19an, larunbata, Urrestilla eta Beizama arteko mendi martxa egin zen. Azken herri honetako semea zen Alejandro Labaka.

Zortzi kilometro inguruko paseotxoa, goizeko 10:00etan hasi zen. 13:00etan, Eukaristia ospatuko zen, eta ostean, lagunarteko bazkaria. Bertan, zer kantatua izan zen, Anjel Mari Peñagarikano, bertsolaria, eta Jon Lasa, musikaria arituko baitziren.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.