
Caritasetik, Pertsonen Salerosketaren Aurkako Europako Egunean, Frantzisco Aita Santuak pertsonen salerosketaren aurka 2021ean eginiko alerta gogorarazi nahi dugu. Pertsonen salerosketarik gabeko ekonomia eskatzen zuen, “justizia sustatzen duten merkatu-arauekin”. Zainketaren ekonomia, pertsona erdi-erdian jarriko dueña, alegia.
Caritasek administrazio publikoei eskatzen die, ekintza zehatzak abian jar ditzatela delitu horren biktimak giza eskubideen eta generoaren ikuspegitik identifikatu eta babesteko, planetako txoko guztiak astintzen jarraitzen duen gaitz hori desagerrarazteko.