fbpx URRIAK 7. Lan duinaren aldeko munduko jardunaldia | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
URRIAK 7. Lan duinaren aldeko munduko jardunaldia
URRIAK 7. Lan duinaren aldeko munduko jardunaldia
trabajo deccente

Zazpigarren urtez jarraian, Lan Duinaren aldeko Eliza (LDE) ekimena osatzen duten erakundeek, lana eskubide eta bitarteko gisa aldarrikatzen dute pertsona gisa garatzeko, hazteko eta egiteko (pdf).

Lan Duinaren aldeko Elizak (LDE), Caritasek; Espainiako Erlijio Konferentziak, CONFER; Ekintza Katolikoko Langileen Ermandadeak, HOAC; Justizia eta Bakeak; Gazte Ikasle Katolikoak, JEC; eta Gazteria Langile Kristauak, JOC; sustatua, Lan Duinaren aldeko Munduko Jardunaldia (Jornada Mundial por el Trabajo Decente) ospatzen du NKSk (Nazioarteko Konfederazio Sindikala) bultzatua, eta LNEk (Lanaren Nazioarteko Erakundea) babestua.

Pandemia bete- betean, lan-munduko prekarietatearen lekuko izan gara: etxeko langileen osasunerako arriskuei aurrea hartzeko neurririk eza; ABEEn (aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente) egon arren, etxetik telelana egitera behartuta egon diren langileak; lan-prekarietatea (ostalaritza, ezkutuko ekonomia, autonomo faltsuak, praktiketako kontratuak, etab.). Lanerako sarbideari buruz mintzatzen bagara, gaur egungo lan-harremanen ereduak ez du bermatzen lan duina lortuko denik oinarrizko beharrei erantzuteko, hala nola, hilabete-bukaerara iristeko (lana eta familia bateratzea, etxebizitza eskuratzea…).

“Normaltasun” berria, ezin da prekarietatea izan. Lana maitasunaren, gorputz eta arima aritzearen, gure ekarpen berezi eta bakarra da gizarte bidezkoago eta berdintasunezkoago bat eraikitzeko, inolako esplotazio edo zapalkuntzarik gabe. Egoera horien aurrean, Lan Duinaren Aldeko Elizak (LDE), talde-moral bat garatzera gonbidatzen du, non lana defendatuko den giza duintasunaren adierazpen gisa, indibidualismoaren eta erosotasunaren gainetik.

Jardunaldiko Adierazpenak, zera salatzen du:

  • sasoiko langile askoren baldintza penagarriak baratzezaintzako eta frutazaintzako eremuetan.

Zera eskatzen da:

  • aldi baterako kontratazioa eta kontratazio partziala murriztea, kontratu mugagabeak eta lanaldi osoa sustatuz.

Eta adierazpenak zera defendatzen du:

  • Gutxieneko Soldata igotzea, egungo gizartearen bizi-beharretara egokitzeko, eta Atzerritarren Arautegia aldatzea, pertsona migratzaileek gerora sortutako irregulartasuna saihesteko.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.