fbpx VIII. FOESSA TXOSTENA | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
VIII. FOESSA TXOSTENA
VIII. FOESSA TXOSTENA
foessa

Aste honetan, VIII. FOESSA txostena aurkeztu da Espainiako Caritasen. Hona hemen zenbait titular;

“VIII. FOESSA txosten honek erakusten duen errealitateak oso ongi adierazten du gure egoera. Gizarte deslotu eta desberdintzan oinarritua ari gara eraikitzen. Lotura ahulduak dituen gizarte bat desberdintzak hazten ari diren ingurune batean”.

“@_FOESSA ikerketak boluntarioen, gizarte-ekintzako eta ikerketaren alorreko profesionalen, parrokia-komunitateen eta pertsona ahulenekiko konpromisoan indarrez xahututa geratu diren gizarte-proiektuen esperientziatik abiatuz burutu dira”.

“4,1 milioi pertsona daude gizarte-bazterkeria larrian. Horiek gogor astintzen ditu desberdintzak eta eskasiak: etxebizitza ez seguru eta desegokia, langabezia, lan-eskasia muturrekoa eta alderdi politikoen aurrean ikusezin izatea”.

“Gizarteratzeko mekanismoak lan-merkatuaren eta familien erresistentziaren eskuetan utzi dira. Horrek gizartearen gaia eztabaidaren ertzetara eramaten duen une politiko batean egoera hori salatzera behartzen gaitu”.

“Eta, nola ari gara erreakzionatzen? Herritarrek ongizatearen estatua babestu dute gizarte-babeserako mekanismo gisa, baina aldi berean zalantzan ipintzen dute zerga sistema eta gizarte-errukiarekin akituta daude”.
 


 Bideoa
 Foessa Informe osoa (Espainolez)


Ikusten duzun errealitate bat dago, eta egiaz den beste bat ere bai. Ezagutu #LaRealidadQueEs hemen: www.foessa.es

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.