Musikaren eta elkartasunaren astea iristear da. Kaputxinoen eliza –Okendo 22, Donostia¬– XVII. Aita Donostia Musika Astearen egoitza izango da, datozen egunetan. Gaztedi-k (Aita Donostia abesbatza) eta Gipuzkoako Caritasek antolatuta, bederatzi abesbatza, instrumentistak eta solistak bilduko dira, aurtengo musika-astean. Emanaldiak egunero izango dira, 20:30ean, ekainaren 22ra arte.
Jose Ramon Aramendi Gipuzkoako Caritaseko zuzendariaren hitzetan “gurekin kolaboratu nahi izatea bikaina da, eta musikaren edertasunetik elkarlanean aritzea askoz ere hobea”.
Emanaldia amaitzean, kutxa gorri batzuk jarriko dira, nahi duenak Gipuzkoako Caritasen aldeko diru-ekarpena egin dezan. Mila esker denoi, aldez aurretik!