
Caritas Gipuzkoako Komunikazio, Boluntariotza eta Eragineko arduraduna den Mabel Cenizo Cáritas Españolak bultzatutako boluntariotzari buruzko gogoeta eta lan mintegian parte hartzen ari da. Foro horretatik “Ziurgabetasun garaiko boluntariotza: Hirugarren Sektorea sostengatu, irudikatu eta eraldatzea” artikulua jaio da, CEAR-reko estatuko Boluntariotza koordinatzailea den Marivi Roldánekin elkarlanean idatzia.
Artikulu honek Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektorean egiten den boluntariotzari buruzko irakurketa kritiko eta eraldatzaile bat proposatzen du, krisi anitzek markatutako testuinguru batean. Ikuspegi ekosozial, feminista eta komunitariotik abiatuta, jardun boluntarioa praktika politiko eta solidario gisa sostengatzeko, irudikatzeko eta eraldatzeko gako estrategikoak planteatzen ditu. Testuan, Antonio Turiel, Yayo Herrero, Marina Garcés, Fernando Fantova edo Martha Nussbaum bezalako adituen ahotsak txertatzen dituzte, autoreek euren ibilbide pertsonal eta esperientziatik jasotako ikasketekin batera.
Irakurtzera gonbidatzen zaitugu, benetan merezi duen gogoeta dela uste baitugu (artikulua gaztelaniaz).