fbpx ZURE EKARPENA | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
ZURE EKARPENA
ZURE EKARPENA
GARBERA

CARITAS GIPUZKOA Donostiako Garbera merkataritza-zentroan egongo da, “Edozein ekintza lagungarria da” kanpainaren eskutik. Donation Wall batean oinarritzen ekimena: merkataritzagunera joaten diren bisitariek beren dohaintzak erraz eta seguru egin ahal izango dituzte.

Donation Wall, Forum Sport dendaren aurrez aurre dago kokatua, eta 5 eta 45 euro bitarteko dohaintzak egin daitezke bertan.

Gailu honen bidez, aukera seguruena eta errazena eskaintzen zaio elkartasuna keinu bat egin nahi duen edozein pertsonei: Donation Wall-ak, kobrantzak, bai kreditu-txartelekin bai zordunketa-txartelekin onartzen ditu.

Bildutako dirua CARITAS GIPUZKOAren 'Aterpe, eguneko egoitza' ra bideratuko da: gizartean bazterturik dauden pertsonentzako eguneko arreta proiektua. Hurbiltasuna eta enpatia ezaugarri dituen arreta.

CARITAS GIPUZKOArentzat, pertsona bakoitza bakarra da, beraz, arreta pertsonalizatua da pertsona ezagutzeko biderik onena (haren beharrak, etab.). erantzun osoa emateko. Etengabeko akonpainamenduan oinarritutako prozesuak haien gaitasunak eta ahalmenak sustatzen laguntzen du.

Banco Sabadell eta Garbera merkataritza-zentroaren laguntza duen "Edozein ekintza lagungarria da” kanpainaren ekarpenekin, 'Aterpe, eguneko egoitza'ra  doazen pertsona zaurgarrien bizi-baldintzak hobetzeko premia larrienak ase nahi dira.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.