fbpx ZURE HURRENGO ERRENTA AITORPENEAN MARKATU ELKARTASUN ESLEIPENEZKO 2 LAUKIAK | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
ZURE HURRENGO ERRENTA AITORPENEAN MARKATU ELKARTASUN ESLEIPENEZKO 2 LAUKIAK
ZURE HURRENGO ERRENTA AITORPENEAN MARKATU ELKARTASUN ESLEIPENEZKO 2 LAUKIAK
mejor2

ZURE HURRENGO ERRENTA AITORPENEAN
MARKATU ELKARTASUN ESLEIPENEZKO 2LAUKIAK


Guztioi laguntzeko, zure zergen %1,4a emango duzu.

 

PFEZren %1,4aren bidezko zerga esleipenari buruzko, oinarrizko 7 galdera.


Aldi berean bi laukiak markatu al ditzaket, benetan?
Bai. Bi laukiak batera markatu daitezke.

Eta egia al da bi laukiak markatuz gero, laguntza bikoiztu egiten dela?
Bai. Markatutako lauki bakoitzak %0,7 sortzen du. Eta biak markatuz gero, %1,4.

Eta niri zerbait kostatzen al zait?
Ez. Batere ez. Zuk erabakitzen duzu zure zergen %1,4aren erabilera.

Eta laukiren bat markatzen ez badut?
Ogasunak, aurrekontuetako beste sail batzuetara bideratuko du zenbatekoa.

Zergatik da ona Eliza Katolikoaren laukia markatzea?
Era honetan, zure zergen portzentaje bat Elizak dituen premiei laguntzeko bideratzen duzulako.

Zergatik markatu behar dut Helburu Sozialen laukia ere?
Era honetan, zure zergen portzentaje bat proiektu sozialetara ere bideratzen delako.

Jasotzen al du Caritasek, Eliza Katolikoko eta Helburu Sozialen laukietatik baliabiderik? 
Bai. Caritas, Eliza Katolikoaren funtsezko atala da, eta, gainera, erakunde sozial gisa, Helburu Sozialen laukitik funtsak jasotzen ditu.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.