Uztailaren 2tik 8ra bitartean, CARITAS GIPUZKOAk bere ohiko Lanaldiak antolatu zituen. 17 eta 20 urte arteko gazte talde batek, aste guzti batean zehar, erakundearen zenbait proiektuetan boluntario lanak egin zituzten goiz partean, eta arratsaldeetan, aldiz, antolaturiko Ekintza ezberdinetan parte hartu zuten. Gazteen ahotan, bizi izandako esperientzia “oso baikorra” izan da.
Neska-mutilak, zein ekimenaren bultzatzaileak, oso gustura daude CARITAS GIPUZKOAren Lanaldiak 2018rekin, ezarritako helburu guztiak lortu dituztela azpimarratuz.
CARITAS EUSKADIk Babes Komunitarioarekin bat egin du: errefuxiatuak aterpetzeko proiektu berritzailea.
Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Gobernuak, ACNURrek, Euskadiko Jesuiten Plataformak eta CARITAS EUSKADIk, Babes Komunitarioaren eredua martxan jartzeko esperientzia pilotua adostu dute Euskadin.
Informazio gehiago:
SAHEL: ELIKAGAI FALTAGATIK SEI MILIOI PERTSONA BAINO GEHIAGO KALTETUAK
Elikadura-krisiak sei milioi pertsona baino gehiagori eragiten die dagoeneko Sahelen, eta horietatik 5 urte baino gutxiagoko 1,6 milioi pertsonak malnutrizio gogorra jasaten ari dira. 2012tik izandako elikadura-krisirik okerrena da.
Senegal, Mali, Burkina Faso, Niger, Txad, Mauritania, Kamerun iparraldea eta Nigeria ipar-mendebaldea dira elikadura-krisiak eragin dien herrialdeak. Hainbat faktorek eragin dute krisi hori.
Ez dira etxean geratu zale. Bizitzari aurrez aurre begiratzen diote; bakoitzak bere eremuan. Gazteek asko dute esateko. Erruz. Ez dira mutuak. Ahotsa altxa nahi dute beraien iritziak, ideiak… argi eta garbi entzun daitezen. CARITAS GIPUZKOAk beraien ahotsa nahi bezainbeste ‘entzuten’ ez zaien pertsonekin egiten du lan, eta alor honetan, gazteek badute zer esanik. Bizi diren gizarteak kezka eragiten die. Asko gainera. Ez dira begira soilik geratzen. Parte hartzen dute.
Bolivia egoera sozial eta ekonomiko bereziki zaila bizitzen ari da.
Oinarrizko elikagaien prezioaren igoerak, ezegonkortasun ekonomikoak eta lan prekarietateak zuzenean eragiten diete pertsona eta familia askori, batez ere, aurretik ere diru-sarrera oso baxuekin bizi zirenei.