Askotan etxerik gabeko pertsonez hitz egiten dugu. Hala ere, etxerik gabeko pertsona bat gizarte honetan leku bat egiteko modua bilatzen ari den norbait baino ez da. Izan ere, bizitokia izatea lo egiteko lekua izatea baino gehiago baita, pertsona gisa garatzeko, elkarrekin bizitzeko eta gure bizi-proiektua abian jartzeko ingurune soziala eta harreman-ingurunea izatea ere bada.