fbpx Artikuluak | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Maiatzak 15, FAMILIAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Maiatzak 15, FAMILIAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Alarma Egoera bere amaierara iritsi den arren, pertsona askok pisu handia sumatzen dute oraindik ere euren bizkar gainean. Lasta. Ezin izan dute gainetik kendu.

CARITAS GIPUZKOAk artatzen dituen kolektiboek pandemian zehar bizi izan dituzten egoera ezberdinen irakurketa sakona egin digu Itziar Subinasek. Higadura eta nekea dira Gipuzkoako zenbait familik jasan dituzte ondorioetariko batzuk.

guipuzcoanas.

 

BIDETIK 2021
BIDETIK 2021

Joan den martxoaren 4an, “Covid-aren eragina Pastoral Soziokaritatiboan. Argi-itzalak”, izenburupean, BIDETIK 2021 ospatu genuen, hau da, Pastoral Soziokaritatiboaren jardunaldia (Osasun Pastoraltza, Espetxe Pastoraltza eta CARITAS GIPUZKOA).

Xabier Andonegik, Pastoral Sozialaren bikarioaren agurraren, eta otoitzaren ondoren, Alboan Fundazioko zuzendari Mar Magallónek, Jesusen Lagundiak sustatutako GKEaren partaideak, “Pandemiaren eragina Pastoral Soziokaritatiboan” hitzaldia eskaini zuen.

 

TOPAKI 2020, EDUKIA ETA MATERIALAK
TOPAKI 2020, EDUKIA ETA MATERIALAK

Azaroaren 19an, TOPAKI 2020 ospatu genuen baina ez oso ohiko eran. Pandemiak, topaketa hau ere baldintzatu egin du. Covid-19a dela-eta, Caritas Euskadik (EAEko hiru Caritasak) ON-LINE ospatzeko erabakia hartu zuen.

Aurtengo jardunaldiko hizlaria Fabio Baggio izan da (Giza Zerbitzu Integralerako Deikaztegiko Migratzaile eta Errefuxiatuen Saileko idazkariordea), eta bere hitzaldiaren izenburua honoko hau izan zen: "Nadie se salva solo-sola: La cultura del encuentro vs la cultura del descarte".

 

ABENDUAK 23, GABONETAKO ELKARTASUN KONTZERTUA
ABENDUAK 23, GABONETAKO ELKARTASUN KONTZERTUA

Mariaren Bihotza abesbatza, egun, 38 ahots mistoz osatua, 1962an, Antonio Sierrak (1926-2003) sortu zuen. Klaretar, organista eta konpositore hau, 41 urtez izan zen abesbatzaren eta eskolaniaren zuzendaria.
 
Donostiako Udalaren Txistulari taldea gure herriko talde adierazgarrienetako bat da. Ekitaldiak eta ospakizunak (dianak...) girotzeaz gain, mundu osoan zehar kontzertuak eskaini ditu.
 
Kontzertua amaitzean, kutxa gorri batzuk jarriko dira inork diru ekarpenen bat egin nahiko balu.

 

AHOTSEN ZIRKULUA
AHOTSEN ZIRKULUA

Pertsona migratzaile eta errefuxiatuekiko elkartasun-ekintza da Isilune Zirkulua, 2007an, Tolosan (Frantzia) abian jarritako ekimena. Mugak zabaltzea, harrera eta giza eskubideen defentsa aldarrikatzen dituen oihu isila. 
 
Duela lau urte, prestaketa lanetan hilabeteak eman ondoren, pertsona-talde bat, elkarteak, GKEak, kongregazioak... lehen aldiz Zirkulu handi batean isilik bildu ginen. 

 

ALFABETATZEAREN NAZIOARTEKO EGUNA
ALFABETATZEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Txikienak pixkanaka-pixkanaka ari dira ikastetxeetara joaten, hilabeteak joan ezinik igaro ondoren. Covid-19ak hurrengo hilabeteetan euren hezkuntza baldintzatuko du, alfabetatzea, alegia. Erronka garrantzitsuak ditugu aurretik.

 

BAT EGIN DEZAGUN!
BAT EGIN DEZAGUN!

Bat egin Justiziaren alde! Estu lotu. Irmo batu. Egizu Justiziaren alde. Kanpainak 34 egun iraungo ditu. Baita 34 gau ere. 34 aldiz argituko da eguna, eta 34 ilunduko gurean, Bat egin Justiziaren alde izeneko kanpaina amaitu aurretik. Ez eman amorerik serio eutsi baizik. 

 

BERRERAIKUNTZA SOZIALERAKO BATZORDEA
BERRERAIKUNTZA SOZIALERAKO BATZORDEA

Natalia Peirok, Espainiako Caritaseko idazkari nagusiak, atzo, Diputatuen Kongresuan, Berreraikuntza Sozial eta Ekonomikorako Batzordeko Gizarte Politikei eta Zainketa Sistemari buruzko Lan Taldeko kideen aurrean, premiazko neurri multzo bat planteatu zituen, korobirusaren eraginaren ondoren pertsona ahulenen eskubideak bermatuko dituen sistema baten oinarriak ezartzeko.

Documento - Dokumentua

 

ELKARLANEAN
ELKARLANEAN

Lourdes eta Juan Luis. Ibilbide luzeko boluntarioak dira CARITAS GIPUZKOAn. Pertsona zaurgarrienei laguntzen orduak metatzen dituzte, eta are gehiago Covid 19a gure bizitza baldintzatzen ari denean. 
  
Pandemian zehar, CARITAS GIPUZKOAko gizarte-langileekin etengabeko elkarlanean, gertutik bizitzen ari dira gizarte-errealitateei erantzuten ari dira euren Caritas parrokialetatik. 

 

4 galdera

 

 

EUSKADIKO HIRUGARREN SEKTOREAREN EGUNA
EUSKADIKO HIRUGARREN SEKTOREAREN EGUNA

CARITAS GIPUZKOAk bat egin du Euskadiko Hirugarren Sektorearen egunarekin, errealitate sozial horrek sortzen duen aukera-sare aberats horretan dugun zeregina gogorarazteko.

 

Subscribe to Artikuluak