fbpx Berriak | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN NAZIOARTEKO EGUNA
EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Oraindik ere emakume asko dira indarkeriaren biktima, emakume izateagatik bakarrik. Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren arabera, urte honetan 44 hildako eragin ditu indarkeria matxistak (2017ko azaroaren 10eko datua), 2016. urte osoan bezainbeste.

Video
https://youtu.be/QcsIrvLLLVI

 

HAURRAREN EGUNA
HAURRAREN EGUNA

Hezkuntza, oinarrizko eskubidea da CARITAS GIPUZKOArentzat, eta horrez gain, haurren ongizatearen zutabe nagusietako bat, Haurren Eskubideen Hitzarmenean jasotzen den moduan. Beti ulertu izan dugun moduan, hezkuntza funtsezkoa da pertsonek beren autonomia-prozesuan aurrera egin dezaten.

Haurren afektibitate-, kognizio-, komunikazio- eta gizarte-gaitasunak garatzeko bitarteko erabakigarrienetako bat da. Beraz, hezkuntzaren arloan lan egitea pertsonei laguntzea da, bai beraiek bai beren familiek eta inguruak aldaketa eta garapen pertsonal bat izan dezaten.

Video
https://www.youtube.com/watch?v=O2fHRICNrE8&feature=youtu.be

 

CARITAS GIPUZKOAK BULTZATU ETA FINANTZIATURIKO PROIEKTUEI BISITA
CARITAS GIPUZKOAK BULTZATU ETA FINANTZIATURIKO PROIEKTUEI BISITA

Afrikan HIESAren aurkako proiektuak babesten dituen Barrueta Fundazioarekin batera eginiko bidaian, Misio eta Lankidetzaren Elizbarrutiko Zerbitzuaren arduraduna, Koldo Muro, Kenian izan berri da, besteak beste, gure elizbarrutiko Caritasek bultzatu eta finantzaturiko bi proiektu ikusten.

Hezkuntzako gastuei aurre egin ezin dioten familiei, eskola-bekei esker laguntzen duten Nairobi Warukuko aldirian dagoen Warukuko lehen hezkuntzako eskola ezagutu dute.

Video
http://www.kizoa.es/Editar-Videos-Movie-Maker/d144608296k1764416o1l1/kenia-2017

 

BIDAIA ELKARREKIN- CARITAS Internationalis-en Kanpaina (Migrazioak)
BIDAIA ELKARREKIN- CARITAS Internationalis-en Kanpaina (Migrazioak)

2017ko irailaren 27tik, Frantzisko Aita Santuaren iniziatibaz, CARITAS Internationalis-en migrazioaren inguruko ekimena jarriko du martxan «Bidaia Elkarrekin» (Comparte el Viaje) goiburupean. Migrazioa ardatz duen ekintza eta sentsibilizazio proiektu honek, bi urteko iraupena izango du, eta migratzaile, errefuxiatu eta komunitateen arteko erlazioak indartzea du helburu.

 

CARITASEN 50. URTEURRENA ERRENTERIAN
CARITASEN 50. URTEURRENA ERRENTERIAN

Apirilaren 1ean, larunbata, Errenteriako Iztieta auzoan, udalerri horretako auzoetarako Komunitate Animazioari buruzko jardunaldi bat egin zen. "Iztieta-Ondartxo auzoan lanegun aktibo eta kolektiboa".

Auzoko San Jose parrokiako Caritasek, 11 boluntariorekin eta parrokoarekin, stand bat ipini zuen jardunaldian.

 

BALIABIDE URRIKO PERTSONENTZAT DELIKATUZ GIDA
BALIABIDE URRIKO PERTSONENTZAT DELIKATUZ GIDA

Caritas presente egon zen "Bizi d´elikatuz…eta mugituz!!!, "elikadura eta jarduera fisikorako ohitura egokiak baliabide urriko pertsonentzat gidaren aurkezpenean.

 

CARITAS GIPUZKOAKO NAZIOARTEKO BORONDATEGILEAK
CARITAS GIPUZKOAKO NAZIOARTEKO BORONDATEGILEAK

Atzo gauean, Jokin Urkola Nazioarteko Lankidetza departamentuko borondategilea eta Inma Goikoetxea, Laguntza Etxeako langilea, Ekuadorrerantz abiatu ziren urte betez bertan egoteko espainiako Caritas kondeferazioaren “Bazioarteko Borondategileak” programarekin.Jokin, Machalako elizbarrutira doa, El Oro probintziako Santa Rosa herrira eta Joxe Mari Garmendia, 1995 urtetik Ecuadorren dagoen gure elizbarrutiko apaiz misiolariarekin lan egingo du Nuestra Señora del Cisne Parrokian.Inma, Santo Domingo de los Colorados hirira doa eta Santo Domingoko Caritesekin lan egingo du.Haien berri gehiago a

 

MIGRAZIOEN HARIRA INTERECLESIA SAREAK KALERATURAKO DIPTIKOA
MIGRAZIOEN HARIRA INTERECLESIA SAREAK KALERATURAKO DIPTIKOA

Migrazioen elizbarrutiko batzorea, Corfer, Justicia y paz, Jesusen Konpainia eta Caritasek osatzen duten Intraeclesial Sareak, diptiko txiki hau kaleratu du, denen ahotan migrazio, errefuxiatu, atzerritar hitzak dabiltzan momentu honetan.

 

Subscribe to Berriak