CARITAS GIPUZKOAtik, aurtengo Gabonetan, inoiz baino hurbilago egon nahi dugu gure familia eta lagunengandik, baliabiderik gabeko familia askoren minetik, lanik gabe dauden pertsonengandik, pertsona migratzaileengandik… COVID19-ak sortutako egoerak, agerian utzi du etxerik ez duten edo egoela penagarrian dauden etxebizitzetan bizi diren pertsona askoren errealitatea, osasungarritasun eza eta nolabaiteko segurtasunez bizi ahal izateko duintasunik ere ez dutenak. Gure etxeen isiltasunean, soiltasunaren eta funtsezko gauzetan begirada finkoari eustearen garrantzia berraurkitu dugu. Martxoaren 24ko kanpaina ez da edonolako ekimena. Egun horretan, urtero legez, Osasun eta Espetxe pastoraltzak, eta Caritas Gipuzkoa, hau da, Pastoral Soziokaritatiboa, elkarrekin joango gara mezu bakar bat jakinarazteko: "Itxuraldatu eta izan konfiantza": Zure konpromisoa mundua hobetzen du. Eta zuk, zer egingo duzu? Egin planto! Duela 25 urtetatik, mundu osoan ospatzen da urriaren 17an Pobreziaren Aurkako Eguna, pobrezia behin betiko desagerrarazteko lehentasuna –enegarrenez alboratua izan dena– agenda publikoan sartzeko deialdi gisa, batez ere gizarte-bazterketa handieneko egoeretan dauden pertsonen kasuan. Atea irekitzea harrera egitea baino gehiago da, entzutea baino gehiago; begiratzea, ikustea eta gure atean dauden pertsonekin hunkitzea dakar. Maitasunezko lehen keinu pertsonala da gure anai-arrebekiko. Atea irekitzea guztion etxean leku bat eskatzen dutenek interpela gaitzaten, uki gaitzaten, eragin diezaguten uztea da. Atea irekitzea geure burua eraldatzea da, konfort-gunetik ateratzea, gure egoismoak aitortzea, elkarrizketari aukera ematea, gure interesetan amore ematea. |
Abenduak 20,GABONETAKO KANPAINA
Abenduak 20,GABONETAKO KANPAINA