fbpx Kanpainak | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
POBREZIA DESAGERRARAZTEKO EGUNA
POBREZIA DESAGERRARAZTEKO EGUNA

Duela 25 urtetatik, mundu osoan ospatzen da urriaren 17an Pobreziaren Aurkako Eguna, pobrezia behin betiko desagerrarazteko lehentasuna –enegarrenez alboratua izan dena– agenda publikoan sartzeko deialdi gisa, batez ere gizarte-bazterketa handieneko egoeretan dauden pertsonen kasuan.


Caritasentzat eskakizun iraunkorra da; alde batetik, gure herrialdean zein bertatik kanpo babesten ditugun milioika pertsonen prekarietate-errealitateagatik eskatzen dena, eta bestetik, nazioarteko komunitateak bere gain hartutako konpromisoengatik, hala nola Garapen Iraunkorrerako Helburuak.

 

IRAILAK 30 CARITASEKO KANPAINA -IREKI ATEA-
IRAILAK 30 CARITASEKO KANPAINA -IREKI ATEA-

Atea irekitzea harrera egitea baino gehiago da, entzutea baino gehiago; begiratzea, ikustea eta gure atean dauden pertsonekin hunkitzea dakar.

Maitasunezko lehen keinu pertsonala da gure anai-arrebekiko. Atea irekitzea guztion etxean leku bat eskatzen dutenek interpela gaitzaten, uki gaitzaten, eragin diezaguten uztea da.

Atea irekitzea geure burua eraldatzea da, konfort-gunetik ateratzea, gure egoismoak aitortzea, elkarrizketari aukera ematea, gure interesetan amore ematea.

 

Gabonak gurekin ospatu itzazu!
Gabonak gurekin ospatu itzazu!

Abendua aurrera doa eta pixkanaka-pixkanaka gure egutegi kristauaren data esanguratsuenetako batera hurbiltzen ari gara: Eguberria, Jaungoikoa gizaki bihurtu zeneko oroitzapena, zugandik zureganako maitasun-mezua emakume eta gizonekin partekatzeko.

Aurtengo leloarekin, SENTITU, HUNKITU... EGUBERRIA IRITSI DA, Caritas Gipuzkoak egun hauetako zentzurik sakonena bilatzera gonbidatu nahi zaituzte, inguratzen gaituzten argi eta zaratatik urrun.

 

Errealitateari aurrez-aurre begiratzera ausartzen al zara?
Errealitateari aurrez-aurre begiratzera ausartzen al zara?

Caritas Gipuzkoak "Begiratu zuzenean errealitateari" kanpainarekin ematen dio hasiera ikasturte berriari. Premia edo desberdintasun egoerei bizkar ez emateko gonbitea da, eta datozen hilabeteetarako proposatzen dizuegun ibilbide samariarraren abiapuntua da.

 

Bat egingo al duzu gurekin? Ezagutu hemen xehetasun guztiak. 

 

Imajinatzen dugun etorkizuna, ez da zientzia fikzioa, etorkizun justua da
Imajinatzen dugun etorkizuna, ez da zientzia fikzioa, etorkizun justua da

Caritasetik 8 proposamen politiko egiten dugu, urrutikoa ez den eta lortzeko zaila ez den eta pertsona guztiak hobeto bizi ahal izango diran etorkizuna lortzeko.

#NoEsCienciaFicción. Etorkizun justua da.

KARTELA [PDF 3.5MB]

 

Zure errenta-aitorpenean, X Bikoitza markatu
Zure errenta-aitorpenean, X Bikoitza markatu

Donostiako Elizbarrutiak eta CARITAS GIPUZKOAk, 2022ko Errentaren kanpainaren baitan, X Bikoitza bultzatzeko ekimena jarri dute martxan.

Elizaren eta Gizarte Helburuen laukietan, batean zein bestean, ‘X’ jartzeak, ez du esan nahi gehiago ordaindu behar denik, ezta gutxiago itzuliko dizutenik ere. Zure elkartasuna biderkatu dezakezu, zure zergen %1,4, bai Elizak dituen premiei laguntzeko, bai Helburu Sozialetara bideratzeko.

 

EKAINAK 19, KARITATE EGUNA
EKAINAK 19, KARITATE EGUNA

Maitasuna, jasotzen duguna eta ematen duguna, baita geu garen maitasuna ere, ospatzen dugu Caritasen jai handian, Karitatearen Egunean.
 
Giza bizitzari zentzua ematen dion gauza bakarra MAITASUNA dela ospatzen dugu, baita zoriontasunera garamatzan bidea.

 

EMAKUMEOK MUGIMENDUAN
EMAKUMEOK MUGIMENDUAN

Gipuzkoako Foru Aldundiak “Emakumeok mugimenduan” ekimena jarri du abian, emakumeen jarduera fisikoaren garapena ikusaraztea eta sustapena helburu duelarik.
 
Ikerketa batzuen arabera, Gipuzkoako hiru emakumetik bat ez da aktiboa, astean 120 minutu baino gutxiago egiten baitute kirola; 30 eta 49 urte bitartean dituzte, eta horietako asko ama dira.
 
Iragan martxoaren 25ean jardunaldi bat gauzatu zen, Gipuzkoako hainbat udalerritan emakumeen artean jarduera sustatzeko.
 

 

Martxoak 27. Soziokaritatezko Pastoraltzaren Kanpaina. ZAINTZEN DUEN GIZARTEA ERAIKITZEN DUGU
Martxoak 27. Soziokaritatezko Pastoraltzaren Kanpaina. ZAINTZEN DUEN GIZARTEA ERAIKITZEN DUGU

Zaintzea modako hitza da, arinkeriaz hartu behar ez dugun bizi zentzu sakonekoa. Zaintzeak zer esan nahi duen jakiteko, geure buruari zera galdetu diezaiokegu: Zaintzen al dugu? Nor zaintzen dugu? Nola egiten dugu? Frantzisko Aita Santuak Laudato Si entziklikan, batez ere zaintzaz hitz egiten duen testu honetan, esanguratsua iruditzen zaigun eta aldez aurretik irakurri behar dugun esaldi hau jasotzen du: “Mundua zaindu eta hobetzeko asmo orok aldaketa sakonak dakartza “bizimoduan, ekoizpen eta kontsumo ereduetan eta gaur egun gizartea arautzen duten botere-egitura finkatuetan” C.A.

 

2021ko URRIAK 31, INOR EZ ETXERIK GABE
2021ko URRIAK 31, INOR EZ ETXERIK GABE

Inor ez etxerik gabe kanpainaren barruan, CARITAS GIPUZKOAren kezka da, gure lurraldeko etxegabekeriaren errealitate gero eta handiagoaren aurrean administrazio publikoen gizarte-prestazioak eta laguntzak nahikoak ez direla.


Horren ondorioz, pertsonak kalean diraute eta egora kronifikatu egiten da. Etxerik gabeko pertsonak, babesten ez dituen eta irteerarik ez duen sistema batean galduta daude?

 

Subscribe to Kanpainak