“Gaur egun dena sortu, disimulatu edo manipulatu daiteke. Horren ondorioz, jasanezina egiten zaigu errealitate gordinari aurrez-aurre begiratzea.
Gauzak honela, atsegin zaidana eta atsegin ez zaidana bereizteko ohitura barneratzen dugu, polita eta itsusia dena. Mundua partekatzen dugun pertsonekin ere, berdina egiten dugu”.
Papa Francisco
Fratelli Tutti entziklika
Benetan ikusteko gaur egun ditugun zailtasunen artean, gure begien aurrean jartzen ditugun filtro anitzak daude, filtro literal baita metaforikoak ere. Gure aurreritziek filtro moduan jarduten dute, “esaten dena” edo betidanik uste izan duguna. Telebistak, komunikabideek edota sare-sozialek ere ez digute testuinguru nahikoa eskaintzen, informazio motza eta erakargarria ematea lehenesten dutelako. Errealitatea moldatzen dugu gure telefonoarekin argazki bat ateratzerakoan: gustatzen ez zaiguna planoz kanpo utziz, zimurrak kenduz, filtroak ipiniz… Instituzio-mezuek, hitzaldi politikoek edota iragarkiek ere, beraien onura dute atzetik…
“Begiratu zuzenean errealitateari” kanpainak gure begirada garbitzera gonbidatzen gaitu, gelditzera, arretaz begiratu eta entzutera, baldintzatzen gaituzten egoeretaz jabetuz. Mezuak errealitatea den bezala ikustera gonbidatzen gaitu, gure begiek ikusten duten bezala: ez Instagramek erakusten duen bezain polita, ez gorrotoa besterik sustatzen ez duten mezuek erakusten duten bezain itsusia. Begia eta pentsamendu kritikoak sustatu nahi ditu, honela, benetako errealitatea barneratzea lortu dezagun (begietatik, buru eta bihotzeraino), eta gizarte bidezkoago baten alde lan egiteko pizgarri gisa balio izatea.
PENTSATU
Zenbat behar, baztertze edota injustizia egoerari bizkar eman diegu argazkia politagoa izateko?
Zenbat lagun geratu dira bide ertzean gure axolagabekeriak planoz kanpo utzi dituelako?
AUSARTU ZAITEZ!
BEGIRATU ZUZENEAN ERREALITATEARI
Eta, nondik hasi ez badakizu, bi dinamika proposatzen dizkizugu familian, zure kabuz, haurrekin edota helduekin praktikan jartzeko:
DINAMIKA 1:
Mundua polita ikusteko betaurrekoak diseinatzea.
DINAMIKA 2:
Justizia sozialaren betaurrekoak egitea.
Bi jarduera hauek Caritas Gipuzkoak proposatzen dizuen sentsibilizazio-katalogoan aurkituko dituzue, beste hainbeste jarduerekin batera