Oraindik ere emakume asko dira indarkeriaren biktima, emakume izateagatik bakarrik. Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren arabera, urte honetan 44 hildako eragin ditu indarkeria matxistak (2017ko azaroaren 10eko datua), 2016. urte osoan bezainbeste.
Hezkuntza, oinarrizko eskubidea da CARITAS GIPUZKOArentzat, eta horrez gain, haurren ongizatearen zutabe nagusietako bat, Haurren Eskubideen Hitzarmenean jasotzen den moduan. Beti ulertu izan dugun moduan, hezkuntza funtsezkoa da pertsonek beren autonomia-prozesuan aurrera egin dezaten.
Haurren afektibitate-, kognizio-, komunikazio- eta gizarte-gaitasunak garatzeko bitarteko erabakigarrienetako bat da. Beraz, hezkuntzaren arloan lan egitea pertsonei laguntzea da, bai beraiek bai beren familiek eta inguruak aldaketa eta garapen pertsonal bat izan dezaten.
2017ko irailaren 27tik, Frantzisko Aita Santuaren iniziatibaz, CARITAS Internationalis-en migrazioaren inguruko ekimena jarriko du martxan «Bidaia Elkarrekin» (Comparte el Viaje) goiburupean. Migrazioa ardatz duen ekintza eta sentsibilizazio proiektu honek, bi urteko iraupena izango du, eta migratzaile, errefuxiatu eta komunitateen arteko erlazioak indartzea du helburu.
Ikasturte berria hasiko dugu. Gogoa, ilusioa eta esperantza berrituko ditugu. Ez gara isolatuta bizi. Geure izanaren bidez, geure balio pertsonalaren bidez, komunitate bateko, parrokia bateko, geure Elizako partaide gara.
Izate bakarra
Gipuzkoa osoan, auzoetan edo kaleetan; komunitatea sortzen ari gara. Sare bizia bezalakoa gara, taupaka egiten du eta geure lurraldeko, zein kanpoko zirrikitu guztietara iristen da. Geure komunitatea, geure parrokia, geure izatearen, geure inguruaren, duen aberastasun guztiaren zatia da. Gorputz beraren partaide gara.
Eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu 50 urte hauetan gure ondoan egon zareten guztiei. Zuen elkartasuna eta maitasuna partekatu duzuenei eta bueltan ezer eskatu gabe ematea zer den erakutsi diguzuenei.
Zuek izan zarete Caritasen zubi eta ardatz, zuek bihotz-zabal eta bihotz oneko. Herriz-herri Gipuzkoako bazter guztietara iristen lagundu diguzue eta denon artean gizarte inklusibo eta irekia, inor baztertzen ez duena, eraikitzea izan dugu helburu.
ELKARTE BAT GARA
Gure Elizak Jesusen lekuko izan nahi du. Presentzia eta opari gara; gure gertutasunak itxaropena sortzen du. Elkarte bat gara Gipuzkoa osoan. Frantzisko Aita Santuak gogorarazten digunez, parrokia-elkartea elkarteen elkartea, egarri direnak edatera joaten diren santuegia [...], eta bizikidetza eta partaidetza biziko eremua da, eta hori izatera deitua da.
CARITAS GIPUZKOAk 50 urte daramatza zure ondoan.Zurekin. Ahalegin partekatua. Konprometitua. Amaigabea. Alaia.
Parrokietan, gure herrietan nahiz hirietan. Pobrezia eta gizarte bazterkerian dauden pertsonen alde egiten dugu apustu.Pertsonen alde ari gara lanean.Eta injustiziak eragiten dituzten sorburuak salatzen ditugu.
ZU BEZALAKO PERTSONAK BEHAR DITUGU CARITASEKO BOLUNTARIO SAREA OSATZEKO.
Euren inguruko, auzoko,komunitateko gizarte-errealitateaz kezkatzen diren pertsonak. Zu bezalako pertsonak, gizarte-aldaketan sinesten dutenak eta hunkitzeko sentsibilitatea, entzuteko belarriak eta harrera egiteko hitzak dituztenak.
Euren denboraren, afektuaren eta bizitzaren zati bat behar handien duten pertsonei eskaintzeko prest daudenak.
Urtero bezala Korpuseko kanpaina gure artean dago.
Aurten, gure boluntario sarearen parte hartzera gonbidatzea da gure asmoa.
Bat egin gipuzkoako bihotzarekin!
Zuengana zuzentzen gara Ekuadorreko kideek emandako urratsen berri emateko eta egoeraren inguruko informazioa helarazteko. Komunikabideetan dagoeneko entzungo zenutenez, 7,8 graduko lurrikara gogor batek Ekuador iparraldeko kostaldea astindu zuen 2016ko apirilaren 16an (larunbata), 18:58ean (bertako ordua). Lurrikara herrialde ia osoan sentitu ahal izan zen, baita Kolonbia hegoaldean ere.
Dohaitza egun ezazu!
Bai eta bankuetan ondorengo kontu hauetan: