fbpx Kanpainak | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
GABONETAKO KANPAINA 2017
GABONETAKO KANPAINA 2017

Gabonak hausnarketarako garaia da, harremanak estutzekoa, helburu berriak ezarri eta besteekin eta besteentzat izateko sasoia.

Aldi berean, gure konpromisoa indartzeko garaia ere bada. Konpromisoa hartzea munduan egoteko modu bat delako, bizitza ulertzeko era bat eta pertsona guztien ongizateagatik apustu irmoa egiteko bidea.

Festak xalotasunez eta behar gehien duten pertsonenganako konpromiso aktiboarekin bizitzera gonbidatu nahi zaitugu, ZURE konpromisoak pertsona askoren bizitzak argitu ditzakeelako. 

 

ETXERIK GABEKOAK: PERTSONAK GARA, ESKUBIDEAK DITUGU 2017
ETXERIK GABEKOAK: PERTSONAK GARA, ESKUBIDEAK DITUGU 2017

”Inor Ez Etxerik Gabe” kanpainaren 25. urteurrena ospatu dugunez, egindako ibilbidearen garrantzia azpimarratu nahi dugu, etxerik gabeko milaka pertsonen duintasunaren eta eskubideen alde eginez, aurpegi zehatz horiek aurrera egiteko adorea ematen baitigute.

CARITAS GIPUZKOAk apustu sendoa egiten du pertsonen eskubideen alde: Etxe duin bat izateko eskubidearen alde. Osasun eskubidearen alde. Gizartebabeseko sistema izateko eskubidearen alde. Etxerik gabeko pertsonek ere eskubideak baitituzte. Beraz, defenda ditzagun!

 

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN NAZIOARTEKO EGUNA
EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Oraindik ere emakume asko dira indarkeriaren biktima, emakume izateagatik bakarrik. Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren arabera, urte honetan 44 hildako eragin ditu indarkeria matxistak (2017ko azaroaren 10eko datua), 2016. urte osoan bezainbeste.

Video
https://youtu.be/QcsIrvLLLVI

 

HAURRAREN EGUNA
HAURRAREN EGUNA

Hezkuntza, oinarrizko eskubidea da CARITAS GIPUZKOArentzat, eta horrez gain, haurren ongizatearen zutabe nagusietako bat, Haurren Eskubideen Hitzarmenean jasotzen den moduan. Beti ulertu izan dugun moduan, hezkuntza funtsezkoa da pertsonek beren autonomia-prozesuan aurrera egin dezaten.

Haurren afektibitate-, kognizio-, komunikazio- eta gizarte-gaitasunak garatzeko bitarteko erabakigarrienetako bat da. Beraz, hezkuntzaren arloan lan egitea pertsonei laguntzea da, bai beraiek bai beren familiek eta inguruak aldaketa eta garapen pertsonal bat izan dezaten.

Video
https://www.youtube.com/watch?v=O2fHRICNrE8&feature=youtu.be

 

BIDAIA ELKARREKIN- CARITAS Internationalis-en Kanpaina (Migrazioak)
BIDAIA ELKARREKIN- CARITAS Internationalis-en Kanpaina (Migrazioak)

2017ko irailaren 27tik, Frantzisko Aita Santuaren iniziatibaz, CARITAS Internationalis-en migrazioaren inguruko ekimena jarriko du martxan «Bidaia Elkarrekin» (Comparte el Viaje) goiburupean. Migrazioa ardatz duen ekintza eta sentsibilizazio proiektu honek, bi urteko iraupena izango du, eta migratzaile, errefuxiatu eta komunitateen arteko erlazioak indartzea du helburu.

 

KOMUNITATEA SORTUZ KANPAINA
KOMUNITATEA SORTUZ KANPAINA

Ikasturte berria hasiko dugu. Gogoa, ilusioa eta esperantza berrituko ditugu. Ez gara isolatuta bizi. Geure izanaren bidez, geure balio pertsonalaren bidez, komunitate bateko, parrokia bateko, geure Elizako partaide gara.

Izate bakarra

Gipuzkoa osoan, auzoetan edo kaleetan; komunitatea sortzen ari gara. Sare bizia bezalakoa gara, taupaka egiten du eta geure lurraldeko, zein kanpoko zirrikitu guztietara iristen da. Geure komunitatea, geure parrokia, geure izatearen, geure inguruaren, duen aberastasun guztiaren zatia da. Gorputz beraren partaide gara.

 

KORPUS KANPAINA 2017
KORPUS KANPAINA 2017

Eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu 50 urte hauetan gure ondoan egon zareten guztiei. Zuen elkartasuna eta maitasuna partekatu duzuenei eta bueltan ezer eskatu gabe ematea zer den erakutsi diguzuenei.

Zuek izan zarete Caritasen zubi eta ardatz, zuek bihotz-zabal eta bihotz oneko. Herriz-herri Gipuzkoako bazter guztietara iristen lagundu diguzue eta denon artean gizarte inklusibo eta irekia, inor baztertzen ez duena, eraikitzea izan dugu helburu.

 

SOZIOKARITATEZKO PASTORALTZAREN KANPAINA
SOZIOKARITATEZKO PASTORALTZAREN KANPAINA

ELKARTE BAT GARA

Gure Elizak Jesusen lekuko izan nahi du. Presentzia eta opari gara; gure gertutasunak itxaropena sortzen du. Elkarte bat gara Gipuzkoa osoan. Frantzisko Aita Santuak gogorarazten digunez, parrokia-elkartea elkarteen elkartea, egarri direnak edatera joaten diren santuegia [...], eta bizikidetza eta partaidetza biziko eremua da, eta hori izatera deitua da.

 

CARITASEN 50. URTEAURRENA ETA KANPAINA
CARITASEN 50. URTEAURRENA ETA KANPAINA

CARITAS GIPUZKOAk 50 urte daramatza zure ondoan.Zurekin. Ahalegin partekatua. Konprometitua. Amaigabea. Alaia.

Parrokietan, gure herrietan nahiz hirietan. Pobrezia eta gizarte bazterkerian dauden pertsonen alde egiten dugu apustu.Pertsonen alde ari gara lanean.Eta injustiziak eragiten dituzten sorburuak salatzen ditugu.

 

BETE GURE BIHOTZA KANPAINA
BETE GURE BIHOTZA KANPAINA

ZU BEZALAKO PERTSONAK BEHAR DITUGU CARITASEKO BOLUNTARIO SAREA OSATZEKO.

Euren inguruko, auzoko,komunitateko gizarte-errealitateaz kezkatzen diren pertsonak. Zu bezalako pertsonak, gizarte-aldaketan sinesten dutenak eta hunkitzeko sentsibilitatea, entzuteko belarriak eta harrera egiteko hitzak dituztenak.

Euren denboraren, afektuaren eta bizitzaren zati bat behar handien duten pertsonei eskaintzeko prest daudenak.

 

Subscribe to Kanpainak