Mila ezagutu nahi al duzu? Beasainen boluntario gisa gaztelaniazko kalseak ematen ditu. Edo agian María, Miriam programan emakume migratzaileen kultura-eskurapena sustatzen duena. Javier, Reyes edo José Ramón ere ezagutzera gonbidatzen zaitugu, urteak daramatzate Caritas Debako tonbola ezaguna antolatzen. Halaber, Caritas Lasarteko eskola-laguntzan Kummek egiten duten lana ezagutu dezakezu, edo Beasainen, bereziki emakume migratzaileei zuzendutako, gaitasun digitalen eskolak ematen dituen Maialen gaztearena. Guztiak ezagutarazi nahi dizkizugu, Caritas Gipuzkoaren boluntarioak direlako, eta euren ekarpena balioan jarri nahi dugulako.
Ez dugu zalantzarik boluntarioek artatzen dituzten pertsonei egiten dieten ekarpenaren inguruan. Baina batzuetan, jarduera jakin batzuetan pentsatzen dugu soilik. Agian ohikoenetan edo ikusgarrienetan. Baina, aurten, Boluntarioen Nazioarteko Egun honetan, bost ekintzetan jarri nahi dugu arreta, emakume eta haur askoren(batez ere migratzaileak), eta Deba osoko komunitatearen bizitzan eraldaketa-eragina dutelako.
Beasaindik, Mila eta Maialenek diote gaztelaniazko eskolak jasotzen dituzten emakumeen espazio bizitza eta erlazio-eremua zabaltzea dutela helburu. Haien ezagutzak balioan jartzea bilatzen dute, beren buruarekiko konfiantza sustatuz. Mila esaldi eder hau esaten du: "Barrez ari badira, ondo doa klasea".
Miriam programatik, Maríak kultur aukerak aurkezten eta bideratzen ditu. Kulturak ezin du pribilegioa izan. Gipuzkoako ekitaldietan parte hartzeko eta gizartearen parte sentitzeko modua da. Esaldi sendo hau esaten du: "Parte hartzeak bakardade sentimendua apurtzen du".
Lasartetik, Mila ikasketetan aurrera egitea bermatzeko haurrei eta beren familiei eskolako laguntzan eskaintzen zaien hurbiltasuna eta konfiantza balioan jartzen du. Horregatik sustatzen dute, batez ere, boluntario gazteen parte-hartzea. Esaldi konprometitu hau esaten die gaur eskolako laguntza jasotzen duten haurrei: "Etorkizunean, zuk beste haurrei laguntzera etor zaitezke".
Eta Debatik, Javier, Reyes eta José Ramónek Caritasek antolatutako jarduera batek herri oso bat mugiaraztea lortu duela kontatzen digute, baliabideak biltzeko eta gehien behar duten pertsonak laguntzeko. Esaldi esanguratsu hau esaten dute: "Herriko jaiak Caritasen tonbolarekin hasten dela ematen du".
Baina agian honena boluntario hauek zuzenean beheko bideoan entzutea duzu.
Guzti honengatik, zorionak Caritas Gipuzkoako boluntario guztiei Boluntarioen Nazioarteko Egun honetan! Eskerrik asko zuen ekimenagatik, zuen denboragatik eta dedikazioagatik, zuen pazientzia eta konpromisoagatik. Zuen inplikazioak, prestakuntza, parte-hartzea eta komunitate lana sustatuz, gizartea eta askoren bizitza eraldatzen eta hobetzen ditu.