fbpx Bidetik 2023 | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Bidetik 2023
Bidetik 2023
Bidetik 2023

Datorren otsailak 4an, larunbata, Santa Ageda bezpera, Donostiako Seminarioan, BIDETIK 2023 ospatuko dugu. Jardunaldia Soziokaritatezko Pastoraltzak, hau da, Osasun eta Espetxea pastoraltzak, eta CARITAS GIPUZKOAk antolatu dute.

Jardunaldiaren izenburua “Gure eguneroko bizitzan iparra nola ez galdu” izango da, eta bertan, bizizikasi pedagogian sakonduko da. Hau da, bizitza eta bizikidetza zentzu etikoarekin hobetu ahal izatea.

Ikasturte honetako tesiaren oinarrizko lau puntuak, bat datoz pedagogia horren oinarrizko beste hainbeste ikaskuntzekin.

Gure bizitzako esperientzietatik abiatuta, jardunaldiak giltzak eskainiko ditu gure eguneroko zailtasun eta erronken aurrean hobeto bideratzeko.

EGITARAUA

10:00 Ongi etorria eta otoitza.
10.15 Jardunaldiaren aurkezpena eta dinamika.
10.30 “Gure eguneroko bizitzan iparra nola ez galdu”.
10:45 Muga onartu. Teoria eta norbere lana.
11:15 Atsedenaldia.
11.45 Eskerrona bilatu. Teoria eta norbere lana.
12:15 Kontzientziari entzun. Teoria eta norbere lana.
12.45: Giza duintasuna kokatzea. Teoria eta norbere lana.
13:15 Talde-lana.
14:00 Jardunaldiaren amaiera.

 

Izena eman

 

Dokumentuak:

Giza faktorea
Fitxa pertsonalak

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.