fbpx Ainara Garcia: “Emakume etxegabeei zuzendutako esku-hartze sozialari duintasuna ematen jarraitu behar dugu”. 2023. | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Ainara Garcia: “Emakume etxegabeei zuzendutako esku-hartze sozialari duintasuna ematen jarraitu behar dugu”. 2023.
Ainara Garcia: “Emakume etxegabeei zuzendutako esku-hartze sozialari duintasuna ematen jarraitu behar dugu”. 2023.
Etxerik gabeko emakumeak

Joan den apirilean, Espainiako Caritasek, hainbat baliabideren, ekimenen… laguntzaz, topaketa bat antolatu zuen kaleko emakumeei laguntzeko esperientziak eta gakoak partekatzeko. “Caritas ezberdinetako ordezkariak bildu, eta ehun pertsona inguru bertaratu ginen”, adierazi du Ainara Garciak, Hotzaldiko arduradunak.

Zer dela eta hurbildu zinen Caritaseko kideon arteko jardunaldira?

Ezagutzak zabaltzeko asmoz joan nintzen bertara, izan ere Etxerik Gabeko Emakumeen egoera gordina aztertu baitzen. Esperientziak eta gakoak partekatu ziren kaleko egoeran zeuden emakumeei laguntzeko orduan, bai egoitza-baliabideen eskutik, bai Hotzaldi (Donostia) bezalako proiektuen eskutik.

Hotzaldi, CARITAS GIPUZKOAren gaueko harrera-zentroa, gizarte-bazterkeria egoeran, zein egoitza-bazterkeria egoeran dauden pertsonei zuzenduta dago, gaua igarotzeko leku bat eskaintzeaz gain, atseden hartzeko gunea da, eta mantenu, higiene, etab.-etako beharrak asetzen ditu.

Egoitzak 30 ohe ditu, baita komunak, dutxak, kontsigna, jangela eta egongela ere. Garbitegi bat ere badu, eta proiektu osoa esku-hartze sozialeko profesionalek koordinatzen dute. Jardunaldian, Hotzaldin, genero-ikuspegiaren nondik norakoak partekatu nituen.

Zein dira aintzakotzat hartu dituzuen nondik norakoak, emakumeen arretari dagokionez?

Etxerik gabeko pertsonentzako baliabide gehienak, gizonen ikuspegitik daude eraikita, tradizioz, kaleko profil nagusia gizonak izan baitira.

Hotzaldiren hainbat xehetasun azaldu zenituen.

Hala da. Emakumearen arretari dagokionez, egoitzak hasieratik gaurdaino izan dituen aldaketak azaldu nituen. Eransten joan garen ekarpen ezberdinak; gaur egun, a priori, hutsaren hurrengoak izan daitezkeen kontzeptuak.

Zer esan nahi duzu?

Zenbait gauza aintzakotzat hartu ditugula, adibidez, egiturazko aldaketak, esku-hartzea, profesionalen eta boluntarioen lana –prestakuntza–, laguntzetan konpainia egitea eranstea –emakumeei eta gizonei nola zuzendu–… Eta, antolaketaren ikuspegitik, CARITAS GIPUZKOAren Berdintasun Plana eta Sexu Jazarpenaren eta Jazarpen Sexistaren Protokoloa abian jartzea.

Gainera, egoitzan, egitura-aldaketa ezberdinak jarri dituzue martxan.

Bai. Emakumeentzako bainugela. Edota, gizonekin partekatzen duten gela berean, leku bereizi batean, emakumeentzako lau plaza erreserbatzea; manparadun espazioak intimitate handiagoa lortzeko. Higienerako produktu ezberdinak banatzea: konpresak... Aurrerapen txikiak iruditu arren, aurrerapauso handiak dira.

Zer da “Lan bat, gela bat eta katu bat”?

Jardunaldira joan ginen guztioi deigarria egin zitzaigun idazpuru hau, normalean, gai bat lantzen denean, beste era bateko izenburua erabiltzen baita. Izenburu horren atzean dagoen hausnarketa, Caritaseko hainbat baliabideen eskutik, emakumeei zuzendutako arretan egin den azterlana azaltzen da.

Hausnarketaren lagina ez da oso handia, soilik 25 pertsona elkarrizketatu baitira, baina emaitzak oso interesgarriak dira, hainbat emakumek pairatzen duten errealitatea, egunerokotasuna, erakusten baitute.

Kaleko emakume batek, beretzat, etxe bat izateak zer esan nahi duen azaltzeko erabili zuen esaldian oinarritzen da izenburua. Lana izateak gela bat lortzeko aukera esan nahi du; hau da, berotasuna. Katua, aldiz, berriz elkartzeko eta berriro sozialki ibiltzen hasteko sinboloa da.

Zer irakurketa egiten duzu ezagutu ahal izan zenituen proiektuen inguruan?

Nire ikuspuntua da, oraindik lan asko dugula aurretik. Kontuan izan, Etxerik Gabeko Emakumeen errealitatea eta gizonena, oso ezberdinak direla. Urrats garrantzitsuak ematen ari gara, baina badugu bidea aurretik. Zergatik diodan hau guztia? Ezin dugu egindakoarekin konformatu, emakume etxegabeei zuzendutako esku-hartze sozialari duintasuna ematen jarraitu behar dugu.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.