fbpx GARIZUMAKO 2. IGANDEA (2023) | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
GARIZUMAKO 2. IGANDEA (2023)
GARIZUMAKO 2. IGANDEA (2023)
Gurutzea hondoko eguzkiarekin

Garizumako bigarren igandeari, urtero, Itxuraldaketa esaten diogu, hau da, Jesukristoren garaipenaren agerpen loriatsua. Jainko maitasuna, gurutzearen heriotzan maitasunean gauzatua, eta Jainko sortzailea, salbatzaile eta santutzailea deitzen diogun Maitasun osoaren osotasunarekin saritua.

Eguneroko bizitzako gauzekin nekatuta, aspertuta, haserre edo etsita gaudenean, oso beharrezkoa da aurrera begiratu eta geure buruari galdetzea: baina egiten dugun honek guztiak, nora garamatza? Eta erantzuna aurkitu: salbaziora, sendaketara, sendatzera, humanizaziora eta jainkotasunera.

Honi, Aintza, Zerua, Jainkoa, Argia, esaten diogu. Jesusen pasioan bizitza berriaren loriara, piztuerara, daraman benetako bidea aurkitzera gonbidatuta gaude. Pertsona bakoitzean, gure bekatuekin ere, dagoen gizatiarrenak ez dio ihes egiten Jainkoaren maitasunari, Jainkoa Maitasuna besterik ez baita.

Gaurko salmoa 32.a da, eta aldi berean, oihu itxaropentsu, errealista eta utopiko bat da: Zure errukia, Jauna, etor dadila gugana! Gu, Aita-Ama Jaunaren zain gaude: bera gure laguntza eta babesa da. Bertan aurkituko dugu argia fedearekin eta bizitzaren alde itsu-itsuan jarraitzeko.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.