fbpx GARIZUMAKO 3. IGANDEA (2023) | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
GARIZUMAKO 3. IGANDEA (2023)
GARIZUMAKO 3. IGANDEA (2023)
Iturria ura botatzen

Garizumako hirugarren, laugarren eta bosgarren igandeak, gaur egun ere, gure artekoan, helduen bataiorako prestaketa unea izan beharko luke. Denei, Jesusen izateaz eta munduan duen egitekoaz jabetzea esan nahi du, hala nola, ur bizia (samariarra), munduaren argia (jaiotzez itsua dena) eta bizitza betea (Lazaro).

Ba, hirugarren igande honetan, samariarraren Ebanjelioak, Jesus ezagutzera eramaten gaituen solasaldira hurbiltzen gaitu, hau da, gure egarririk sakonena baretu dezakeen ur bizia, zentzuzko egarria, oinarrizkoa, gauzatze existentzialaren egarria.

Esklabotzatik ihesi doan Jesusen herri hura bezala gaude; gure menpekotasunak edo esklabotzak ere ugariak dira gaur egungo munduan. Kontua da bizitzaren uretik edatea, gurea, gure eguneroko bizitza bizitzeko, garenarengan eta egiten ari garenarengan konfiantza izanik (izan familian, lanean, elizan eta gizartean).

Jainkoak ase egin nahi du gure maitasun-egarririk sakonena, eta gurutzea da haren gorputz eta arima eskaintzearen frogarik nabarmenena. 94 salmoak dioen bezala, “ai, gaur, ea bere ahotsa entzuten duzuen: ez gogortu bihotza”.

Xabier Andonegi

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.