fbpx GARIZUMAKO 4. IGANDEA (2023) | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
GARIZUMAKO 4. IGANDEA (2023)
GARIZUMAKO 4. IGANDEA (2023)
GARIZUMAKO 4. IGANDEA (2023)

Munduko argia (jaiotzez itsua) guztien salbazioaren ikur nagusia da, Garizumako laugarren igande honetan lantzen dena. Gaurko 22. salmoko artzain onak bezala, Jainkoak Salbazioa nahi du.

Gizateria osoa gidatu nahi du bere begiradaren benetako argia aurkitzera. Begirada horrek ilunpetatik eta gure eguneroko izatearen iluntasunetik aterarazten gaitu, egian eta ongian bizitzeko, “argiaren seme-alaba gisa bizitzeko”.

Artzain Ona ardi galduaren bila doa. Berak ez dio kanpoko itxurari erreparatzen, guk, askotan, egiten dugun bezala. Sakonean, bakoitzaren barnealdean, gure intimitatearen barne-barnean, pertsona bakoitzaren bizitzaren egian, gure kontzientzian jartzen ditu begiak Jainkoak.

Bizi dugun irudiaren kulturan, itxuran gera gaitezke, eta erabakigarria geure burua erakustea dela sinets dezakegu, egiten duguna ‘erakutsiz’ eta mamian batere sartu gabe. 
Baina ez, bizitza kanpotik ikusten den hori baino serioagoa da. Garena gara, ikusten dena, eta ikusten ez dena, Jainkoak guzti-guztiongan jarri duen argia baita bizitza. Bera “argiaren argia da”. Kristo-Jesus gure argia da, Garizumako konbertsio eta egi-bide honetan gidatzen gaituena.

Xabier Andonegi

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.