fbpx Lanaldiak 2023 | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Lanaldiak 2023
Lanaldiak 2023
Lanaldiak 2023

CARITAS GIPUZKOAtik, lan-eremu sozial batzuk eskaini nahi dizkizugu. Erronka: begi bistan dagoen baina ikusten ez den errealitate bat ezagutzea, Gizarte Bazterkeria. Eta bide batez, Caritasen gizarte-ekintza hobetzeko hausnarketa egitea. Caritasen barruan ekintzak sortzea, zure jatorria edozein delarik ere. Aldi berean, modu eraginkorragoan errealitate sozialari aurre egiteko tresnak landuko ditugu.

Bi astetan antolatuko diren CARITAS GIPUZKOAren Lanaldien oinarria, 15 pertsoneko bi talde osatzea du xede. Talde bakoitzeko parte hartzaileek, bost egunez, gizarte bazterkeriaren errealitate ezberdinak ezagutuko dituzte, baita hausnartuko ere, eta Caritasen ibilbide propioa sortu ahal izango dute, nahi duten tokira eraman ahal izateko, besteak beste.

HELBURUAK

- Parte-hartzaileen gizarte-kontzientzia piztu, Donostiako errealitate sozialarekiko konpromiso pertsonala bultzatuz.

- Taldeko kideen arteko harremanak sustatu.

- Hausnarketa, kritika eta autokritika eraikitzailea erein.

- Boluntariotza lana ezagutu eta garatzeko aukera eman.

LANALDIEN DATAK

- Uztailaren 17tik 21era.

- Uztailaren 24tik 28ra.

NON?

Lanaldiak CARITAS GIPUZKOAren ondorengo egoitzetan ospatuko dira:

· Aterpe: Etxerik Gabeko Pertsonei harrera egin, eta haien oinarrizko beharrei erantzuten zaie, bai eta aldamenean egon ere, euren bizi-kalitatea hobetzen bultzatuz. Nork bere ahalmenen arabera autonomia pertsonala lortzeko prozesuak hasi ditzan ere lan egiten da bertan.

· Hurkoa: Hauskortasun, mendekotasun edo babesgabetasun-egoeran dauden adineko pertsonen edo gaixotasun mentalak dituztenen pertsonen eskubideak eta bizi-kalitatea defendatzen ditu.

· Lamorus: Gizarte-bazterketa eta bizitegi-bazterketa pairatzen duten pertsonei lanerako heziketa eskaintzen zaien tailerra.

· Huertas: Lanbide-hezkuntza.

· Gizaide: Buru gaixotasuna duten pertsonak babestu eta, ahalik eta autonomia eta ongizate gehien lortzeko bizi proiektua garatzen duen fundazioa.

Aipaturiko egoitza eta proiektuen informazio gehiago, hurrengo estekan topatuko duzu: https://www.caritasgipuzkoa.org/es/que-hacemos

IZEN EMATEA

Izen emate epea: ekainak 15

Sartu esteka honetan: https://forms.office.com/e/1rNCSs8G3H

Lanaldi bakoitzean, 15 plaza egongo dira, eta izena ematen duten lehen 15 pertsonek parte hartu ahal izango dute bertan.

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

- 17-30 urte izatea (17 urtekoek, gurasoen baimena aurkeztu beharko dute).

- Lanaldiak hasi aurretik (nondik norakoak azaltzeko…) bi bilera antolatuko dira; nahitaezkoa da bertan parte hartzea (on line parte hartzeko aukera).

- Erreserba: 25 € / Lanaldiaren prezioa, guztia barne (otorduak…) 50€. Ordainketaren ziurtagiria, hona bidali, gazteak@caritasgi.org

- Kontu korronte zenbakia: ES92 2095 5001 0010 6232 5302

CARITAS GIPUZKOAren Lanaldien inguruko informazio gehiago jaso nahi izenez gero, hona idatzi: gazteak@caritasgi.org

Kartela ikusi

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.