fbpx Maiatzak 1: “Lan Egoki batek lan Osasuntsua izan behar du” | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Maiatzak 1: “Lan Egoki batek lan Osasuntsua izan behar du”
Maiatzak 1: “Lan Egoki batek lan Osasuntsua izan behar du”
Maiatzak 1: “Lan Egoki batek lan Osasuntsua izan behar du”

“Ez dago pobrezia material okerragorik ogia irabazten uzten ez duena eta lanaren duintasuna kentzen duena baino”. “Gazteen langabezia, informaltasuna eta lan-eskubiderik eza, ez dira saihestezinak, aurretiko aukera sozial baten emaitza dira, onurak, pertsonaren gainetik jartzen dituen sistema ekonomiko baten emaitza (Frantzisko Aita Santua, 2015)

Lanean heriotza gehiago saihesteko, Lan Duinaren Aldeko Elizak, lanean, osasuna eta segurtasuna bermatzeko eskatzen du:

https://www.iglesiaporeltrabajodecente.org/2023/04/28/itd-insta-a-garantizar-la-salud-y-seguridad-laboral-para-evitar-mas-muertes-en-el-puesto-de-trabajo/

Botere publikoei legezko neurriak eta baliabideak eskatzen dizkiegu, lanpostuan heriotza gehiago gerta ez daitezen. Manifestua:

https://www.iglesiaporeltrabajodecente.org/2023/04/28/1o-mayo-2023-un-trabajo-decente-tiene-que-ser-un-trabajo-saludable/

2022. urtean, 1.196.425 lan-istripu gertatu ziren Espainian, eta horietatik 826 hildako; 2021ean baino %17,2 gehiago. Horrek, egunean, bi pertsona baino gehiagoren heriotza adierazten du.

Laneko ezbehar-tasaren estatistikek ez dituzte ezkutuko ekonomiaren esparruan gertatzen diren istripuak aintzakotzat hartzen, hau da, ahulenak direnen babesgabetasuna. Lana bizitzaren zati bat da. Laneko osasuna eta segurtasuna defendatzen ditugu: batu ditzagun indarrak.

Prekarietatearen eta langileen osasunarekiko errespetu faltaren ezaugarririk mingotsena, gure herrialdean, egunero, lan-istripuagatik, bi heriotza baino gehiago jasaten jarraitzea dugula da.

Onuraren gainetik defendatzen dugu bizitza; pertsonaren duintasuna produktibitatearen gainetik, eta guztion ongia, norberaren interesen gainetik.

Laneko ezbeharren bidegabekeria konpondu nahi dugu gure konpromiso pertsonal eta komunitarioarekin, guztia, zaintzaren eta elkartasunaren kulturatik abiatuta.

#TrabajoDecenteTrabajoSaludable es posible @IglesiaxTD #1Mayo

Lan Duina

Manifestua

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.