fbpx Martxoak 8: Emakumeok elkarrekin | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Martxoak 8: Emakumeok elkarrekin
Martxoak 8: Emakumeok elkarrekin
martxoak8

Datorren martxoaren 8an, Gipuzkoako Caritasek, eta hurbileko beste talde batzuei ateak irekita, honako jarduera hauek prestatu ditu emakumeek gizartean duten rola aldarrikatzeko eta egun horretan ere emakumeok elkarrekin aurrera egiteko.

Emakumeok elkarrekin da, beraz, jarduera horiek sustatzen dituen leloa. Bi arrazoi daude, gutxienez, horren atzean: lehenik, Caritasek zailtasun-egoeran dauden emakume askori laguntzen diela, bizitzaren arlo askotan. Emakume izateak desberdinkeria eragiten du hasieratik, eta ukaezina da beste gizarte baldintza batzuek aldendu egiten dituztela emakume txiro eta arrazializatuak gizarte -justiziatik eta giza eskubideetatik.

Ezinezkoa da munduan berdintasun-mailak handitzea, baldin eta hori ez bada egiten besteekin, guztiekin, gizarte desberdinkeria handienean daudenekin; desberdinkeria hori diru-sarreretan, etxebizitzarako sarbidean, osasunean, eta abarrean islatzen da..

Bigarren arrazoia da Elizako erakunde garen aldetik sinodoa dugula helburu, hau da, bidea elkarrekin eraikitzea. Bide horren jomuga da ahizpatasun eta senidetasun berri bat, boterearen eta zerbitzuaren kultura berri bat lortzea, hor emakumeek beren gaitasun guztiak emanda beren ekarpena egin ahal izan diezaioten munduari.

WEB-MINTEGIA: “Emakumeei laguntzen”

Martxoaren 7an hasiko gara, 12:00etan: Espainiako Caritasek “Indarkeria matxista jasaten duten emakumeei laguntzen, Caritasen begirada eta ekintzatik” dokumentua aurkeztuko du, serie laranjakoa. Caritasen Batzordeak 2022ko urriaren 20an onetsi zuen.

Dokumentu horretan, Mabel Cenizo lankideak parte hartu du, kapitulu bat idatzi baitu: “Indarkeria matxistak Elizaren begiradatik”; zehazki, Elizaren gizarte-doktrinaren begiradatik egina da. Web-mintegian, gure laguntza zer printzipio eta baliok gidatzen duten aurkeztuko da.

Webinarrean parte hartu nahi baduzue, adierazi formularioan eta ZOOM esteka helaraziko dizuegu.

Hemen duzue indarkeria-egoeran dauden emakumeei laguntzeko konfederazioa gidatuko duen dokumentua. Dokumentua

KALEA HARTUKO DUGU

Martxoaren 8an bilduko gara (misioarekin nolabaiteko lotura duten emakume guztiak: boluntarioak, parte-hartzaileak, kontratatuak), 12:00etan Donostiako Salamanca pasealekuan, Boulevarden egingo diren berdintasun aldarrikapenetan beste emakume batzuekin batera parte hartzeko. Aldarrikapen asko berdinak ditugu, hala nola soldata-arrakalarekin, indarkeriekin, txirotasunarekin eta abarrekin lotutakoak.

EMAKUMEOK ELKARREKIN

Elkarrekin gozatzeko aukera ere egongo da. Horretan datza gure artean elkartasun-sareak sortzea. Elkarrekin ibiltzeko bidean bidelagun garela aitortzea eta gure bizipen eta irrikak elkarrekin lotzea.

Horretarako, 14: 00ak aldera piknik txiki bat jango dugu Seminarioan, gizarteari egindako ekarpenagatik ezagutzera eman nahi dituzuen emakumeen istorioekin girotuko duguna.

Janari honen logistikari dagokionez, hainbat gauza kontatuko dizkizugu:

  • Jantokiaren edukiera 100 pertsona ingurukoa dela.
  • Ahal duzun neurrian, gastuari ekarpena egiteko, 10 euroko BIZUM bat jarri behar duzu 38029ra. Seminarion bertan ere, kutxa bat jarriko dugu dirua jasotzeko. ( ez geratu parte hartu gabe arrazoi honengatik)

 

Baina, batez ere, eman izena: Hemen

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.