fbpx Pazko-topaketa | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Pazko-topaketa
Pazko-topaketa
Pazko-topaketa

Gure POZA gailentzen da Pazko garai honetan, heriotza garaitua du BIZITZAK...

Hilobi hutsa mihiseekin eta berpiztuarekin elkartzea komunitatean partekatu beharreko esperientziak dira. Fedearen eta itxaropenaren topaketa, laguntzen ditugun eta komunitatearen parte garen pertsona guztien artean partekatu eta transmititu behar ditugun fedea eta itxaropena.

Aleluia ozenen artean ospatu dugu gure kristau fedearen muin nagusia: JESUS, JAUNA, BIZIRIK DAGO, BERPIZTU DA! Denak hona gakartza eta dena hemendik abiatzen da.

Bidean jarraitzen dugu eta misio batekin: bizitakoa Emausko bidekoek bezala kontatzea.

“Bidean gertatua eta nola ogia zatitzean ezagutu zuten kontatu zieten.

Horretaz mintzo zirela, Jesus agertu zitzaien erdian eta esan zien:

-Bakea zuei.

Beldur-ikaraz beterik, mamua ikusten zutela uste zuten. Baina Jesusek esan zien:

-Zergatik izutzen zarete? Zergatik sortzen zaizkizue zalantza horiek barruan Ikusi nire esku-oinak, neu naiz. Uki nazazue eta begira: mamuak ez du hezur-haragirik, eta nik bai, ikusten duzuenez.

Hau esatean, esku-oinak erakutsi zizkien. Baina, oraindik pozaren pozez sinetsi ezinik eta guztiz harriturik zeudenez, Jesusek esan zien: Ba al duzue hemen jatekorik? Arrain erre puska bat eskaini zioten. Jesusek hartu eta beraien aurrean jan zuen (...). Orduan, adimena argitu zien, Liburu Santuak uler zitzaten (...). Zuek zarete honen guztiaren lekuko”. Lk 24, 35-48

Gogoeta:

Ebanjelio hau Emausko dizipuluen kontakizunarekin hasten da. Emausko dizipuluek “bidean gertatua” kontatzen zuten. Triste eta etsita zihoazen, baina zerbait berria esnatu zen haiengan Jesus hurbil eta biziz betea aurkitu zutenean. Benetako fedea beti sortzen da Jesus “bidelagun” gisa aurkitzean.

Baina fedearen bizipen pertsonal horrekin batera, Jesus Komunitateari agertzen zaio. Jesus Berpiztua ezagutzeko lekua. Partekatzeko, banatzeko, bultzatzeko, amets egiteko lekua... bidea elkarren ondoan egiteko, eta Haren ondoan.

Eta Jesusek hurbiltzean esaten digun lehenengo gauza “Bakea zuei” da; bere bakea, bere poza, bere segurtasuna transmititzen digu. Bizirik dela eta bidean lagun dugula jakiteak baretu, lasaitu egiten gaitu. Eta, jarraian, esaten digu “ez beldurrik izan”; bere konfiantza ematen digu. Konfiantza haziz doa gugan poliki-poliki eta modu hauskorrean, eta zalantza batzuez inguratuta dago beti.

Jesusek beti gogorarazten digu bere bizitzaren zentzua; gurutziltzatua zergatik izan zen ulertarazten digu. Hori esperimentatzeak gure testuinguruetan, gure errealitatean horren lekuko izatera garamatza. Esperientzia hori kutsatzera gonbidatuta gaude, eta bera gure artean izatera.

JESUS BERPIZTU EGIN DA, BIZITZA ITZULI DA. BERA DA BIZITZA!

Eta horregatik, eta esperimentatu dezakegun guztiarekin, nahitaezkoa da OSPATZEA eta PARTEKATZEA. Mahai bakarra, komunitatearen mahaia.

Konektatu maitasunarekin eta landu itxaropena!
 

Lekua: Aldapeta María Ikastetxea. Aldapeta Galtzada, 17. 2009 Donostia
Eguna: maiatzak 5
Ordua: 18:30etan.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.