
GURE EKINTZAREN ZENBAIT DATU.
- 18.186 pertsonari LAGUNDU ZAIE. Laguntzen HELBURU nagusia: etxebizitza, bizirauteko oinarrizko premiak eta enplegua. Bizirauteko oinarrizko premietan: mantenua, eskola-jangelak, osasun gastuak, farmaziakoak, optikakoak, etxeko hornigaiak...
- Guztira 2.108.243 euro izan dira LAGUNTZA EKONOMIKO zuzenetan.
- Guztizko INBERTSIOA: 9.425.728€
- %77 funts propioak, %23 funts publikoak (Foru Aldundia)
- 1.021 BOLUNTARIOEN adorea eta indarra
BALORAZIOA:
- Azken urteetan gertatu den bezala, berriz ere beherakada izan da lagundutako pertsonen kopuruan. Egiaztatu da aurreko urteetan jasandako krisitik ateratzen ari dela jendea. Alabaina, susperraldi ekonomikoaren ondorioak ez dira berdin iritsi familia guztietara, eta oraindik ere asko dira Caritasen laguntza behar duten pertsonak (memorian jasotako datuak).
- Enpresa-jarduera eta ENPLEGUAREN sorrera ere gora egiten ari direla ikusi da, baina susperraldi ekonomikoa ez da berdin iristen ari da pertsona guztiengana. Langabezia-tasa murrizten ari da; aldi berean, ordea, lanean ari diren arren gizarte-babeseko sistemara jotzeko premia duten pertsonen kopurua handitu egin da.
- Pertsona eta familia askok zailtasunak dituzte oraindik ETXEBIZITZA eskuratzeko. Familiek ahalegin handia egin behar dute etxebizitza bat eskuratzeko eta mantentzeko. Familiek beren baliabide ekonomikoen zati handia bideratu behar izaten dute etxebizitzara.
- Profil hau dute arreta eman diegun pertsonek:
-Ezin ditugu ahaztu asetzeko premia asko izan arren (bizirauteko oinarrizko premiak, ostatua, osasuna…) babes oso txikia duten edo batere babesik ez duten pertsonak.
-Caritasera etortzen diren gehienak egoera administratibo irregularrean dauden emakume etorkinak dira, bakarrik daude eta seme-alabak dituzte beren kargu.
-Susperraldia oso konplexua bihurtzen ari zaion beste profil bat prestakuntza gutxiko eta lanbide-gaitasun urriko 45-50 urtetik gorako gizonezkoena da.