
CARITAS GIPUZKOAKO BERDINTASUN BATZORDEA
Elizaren Doktrina Sozialak zera adierazten digu, eskubideak, unibertsalak eta bortxaezinak direla, eta ezin zaiela inola ere uko egin. Emakumeen legezko eskubideak ere gogorarazten dizkigu, emakumeak eta gizonak duintasun bera dutela uste sendotik abiatuta.
CARITAS GIPUZKOA guztiz bat dator emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasunaren printzipioarekin. Emakumeen aurka egiten diren, era guztietako, desberdintasun eta indarkeriaren kontra agertzen da.
Dokumentua
BATEGINIK
Gizaideko eta CARITAS GIPUZKOAko programa eta egoitzetan, emakumeen gizarte-eskubideak onesten ditugu: hezkuntza, botoa...
Eskuratu gabeko eskubideak eta aukera-berdintasunerako erronkak ere ez ditugu ahazten. Egin dezagun borroka elkarrekin, gure inguruan eta munduan lortzeke ditugun eskubideak eskuratzeko: soldata-berdintasuna, etxeko langileen lana onartzea...
Begira dezagun non hautsi den katea, berdintasunaren alde lanean jarraitzeko.
MARTXOAK 8: ESKUBIDEDUN MIGRATZAILEAK SAREAREN MANIFESTUA
|