
COVID19-ak sortutako egoerak, agerian utzi du etxerik ez duten edo egoela penagarrian dauden etxebizitzetan bizi diren pertsona askoren errealitatea, osasungarritasun eza eta nolabaiteko segurtasunez bizi ahal izateko duintasunik ere ez dutenak.
Dagoeneko 28 urte daramatzagu kanpaina hau egiten, etxerik gabe dauden milaka pertsonen duintasunaren eta eskubideen inguruan sentsibilizatuz; pertsona hoiek gizartea mobilizatzera deitzen gaituzte.
Baina, inoiz galdetu diozu zeure buruari nola sentitzen diren pertsona hauek etxerik gabe, babesik gabe? Nola bizi diren benetan pertsona hauek?