
Inor ez etxerik gabe kanpainaren barruan, CARITAS GIPUZKOAren kezka da, gure lurraldeko etxegabekeriaren errealitate gero eta handiagoaren aurrean administrazio publikoen gizarte-prestazioak eta laguntzak nahikoak ez direla.
Horren ondorioz, pertsonak kalean diraute eta egora kronifikatu egiten da. Etxerik gabeko pertsonak, babesten ez dituen eta irteerarik ez duen sistema batean galduta daude?
Errealitate horrek eragile publiko eta sozialak interpelatu behar ditu etxegabetasunaren erronkari eusteko, eta eskura ditugun tresna sozialak hobetzeko, zenbakiei eta estatistikei aurre egiteko borondate irmoarekin, bi urtetan gaur aurkezten diren kopuru horiek murriztu ahal izateko.
Etxegabetasunaren handitze honek zera eskatzen du:
- Euskal administrazio ezberdinen artean, Eusko Jaurlaritza, Aldundiak eta udalak, elkarlan handiagoa.
- Etxerik Gabeko Pertsonen Euskal Estrategia betetzearen aldeko apustu sendoa, eta gizarte-eragile guztiak inplikatuko dituen estrategia berri bat, non etxebizitza, enplegua eta osasuna protagonista izango diren, prebentzioa sakonduz eta indartuz.
- "Lehen Urratsak" programan bezala, gizarte-ibilbideak berreskuratzea ahalbidetuko duen gizarte-inbertsio handiagoa.
- Etxegabetasunak ingurunean artatzeko metodologia berriak ere eskatzen ditu, bai eta harremanak berreskuratu eta espazioak normalizatuko dituen lan komunitarioa ere, pertsonek, nortasun, partaidetza eta partaide izateari zentzua ematen dioten harreman-eskubideak berreskura ditzaten.
Aski da INOR EZ ETXERIK GABE