fbpx Abuztuak 9: Herri Indigenen Nazioarteko Eguna | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Abuztuak 9: Herri Indigenen Nazioarteko Eguna
Abuztuak 9: Herri Indigenen Nazioarteko Eguna
Día de los Pueblos Indígena

Abuztuaren 9an, Herri Indigenen Nazioarteko Eguna— ospatzen da,  hala eratu zuelako Nazio Batuen Batzar Nagusiak 1994an.

Aurtengo lema “Ez utzi inor atzean: herri indigenak eta gizarte-kontratu berri baterako deia” da. Caritasek jatorrizko komunitateen lidergoa eta parte-hartzea indartzen jarraitzeko apustua berretsi du, haien ahotsak entzunak izan daitezen eta eskubideak babestuak.

Espainiako Caritasen nazioarteko lankidetzaren ildo estrategikoetako bat munduko beste Caritasekin batera egindako ekintza da, herri indigenen errealitateari laguntzeko, antzinako kultura indartzeko eta haien eskubide, lurralde eta baliabide naturalak babesteko.

Covid-19k eragindako pandemiaren eraginak larriagotu egin ditu osasun-krisiaren aurretik zeuden arrakala handiak, eta agerian utzi ditu komunitate indigenei osasuna, hezkuntza edo teknologia eskuratzean eragiten dieten egiturazko desberdintasunak, baita Estatuko politika publikoen diskriminazioa ere.

Fernando Foncillas, Caritasko Nazioarteko Lankidetza Arloko teknikariak dioenez, “Herri indigenen ahotsak kontuan hartu gabe jarraitzen dute, eta osasun-krisiak larriagotu egin du jatorrizko herrien “Ondo bizi” izeneko hori."

 

Beren buruak, gogor astindu dituen pandemiatik babesteaz gain, beren inguruko basoen mozketari eragiten dioten legez kanpoko jardueren handitzetik eta legez kanpoko meatzaritzaren mehatxutik babestu behar izan dute, Gobernuek beren beharrak ikusezin bihurtu dituzten testuinguru batean”, dio  Ana Cristina García Morales-ek, Nazioarteko Lankidetza Arloko Latinoamerikako koordinatzaileak.

 

Comunicado

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.