📰 PRENTSA OHARRA
CARITAS GIPUZKOAk eta Amarako kristau elkarteak, asteazkenetik aurrera, aldi baterako elkargune bat prestatu dute kale egoeran dauden eta asiloa behar duten pertsonentzat.
Donostia- 2025eko uztailaren 22a. Asiloa eskatzeko asmoz Amara auzora iritsi berri diren, Saharaz hegoaldeko pertsona migratzaile askok bizi duten prekarietate egoera dela eta, tokiko kristau elkarteak —Errosarioko Andre Mariaren, San Jose eta Familia Santuaren parrokien inguruan— sentsibilitatez eta konpromisoz erantzun du.
Errealitate honek sortzen duen gizarte eta giza larrialdiaz jabetuta, eta Administraziotik edo erakunde eskudunetatik beste baliabide batzuk gauzatzen diren bitartean, Caritas Gipuzkoak, parrokietako elkarteekin batera, aldi baterako elkargune bat jarri du martxa. Gune honek pertsona hauek bizi duten kale-egoera neurri batean arintzea du helburu.
Elkargunea egunero martxan egongo da, astelehenetik igandera, 10:30etik 13:00etara, Amarako Errosarioko Andre Mariaren parrokiako lokaletan (Ferrerías kalea 2). Amarako Pastoral Unitateko boluntarioak eta Caritas Gipuzkoako langileak izango ditu lagun, ingurune beroa, atsedena eta harrera eskainiz.
🛑 Zer eskaintzen da espazio honetan?
- Entzute aktiboa, giza hurbiltasuna eta laguntza pertsonalizatua.
- Gosari-poltsa eta ogitartekoak, zukuarekin eta bestelako jakiekin, oinarrizko elikadura beharrak asetzeko.
- Arropa-tiketak, -Koopera gizarte sarea-ren bigarren eskuko dendetan arropak eskuratzeko, banakako balorazioa egin ondoren.
- Sakelako telefonoak kargatzeko aukera, senideekin edo gizarte-baliabideekin komunikazioa erraztuz.
- Atsedenerako eta topaketarako gune segurua, eguraldi txarraren eragozpenetatik babestuz.
- Arropa garbitzeko tiketak, auzoko ikuztegietan, aldez aurretik balorazioa eginda.
Giza aurpegia duen erantzun bat
Jarduketa hau Caritasen eta kristau elkartearen konpromiso ebanjelikoan oinarritzen da, bazterketa, babesgabetasuna edo ikusezintasuna pairatzen dutenak erdigunean jarriaz, harrera duin eta inklusibo baten alde. Axolagabekeriaren edo beldurraren aurrean, itxaropena, abegikortasuna eta entzumen aktiboaren iturri izan nahi dugu.
Elkargune horrek ez du ordezten harrera-baldintza duinak bermatzeko erakundeei dagokien erantzukizuna. Larrialdi baten aurrean gizatasunez erantzuteko komunitate-saretik sortutako elkartasun-keinu zehatz bat da.
Nazioarteko babes-sistemaren gabezien aurrean.
Caritasek eta beste gizarte-erakunde batzuek , Espainiako nazioarteko babes-sistemak gabezia larriak dituela salatu izan dute: harrera-plazarik eza, eskaerak izapidetzeko atzerapenak, eta asilo-prozeduraren eta beste erregularizazio-bide batzuen (errotzea, esaterako) arteko bateraezintasunak, lege-babesgabetasun eta bazterketa egoerak sortzen dituzte. Pertsona askok kalean bizi behar izaten dute hilabeteetan ebazpen baten zain dauden bitartean.
Elkargune hau, hain zuzen ere, gertutasunetik eta kristau-komunitatetik, erakundeen arteko desoreka horren ondorioak arintzeko sortu da, erantzun publiko arinagoa, bermatzaileagoa eta giza eskubideekiko begirunetsuagoa sustatzeko.
📍 INFORMAZIO PRAKTIKOA
📍 Elkargunea – Errosarioko Andre Mariaren Parrokia
Ferrerías kalea 2 – Amara (Donostia)
🕥 Ordutegia: astelehenetik igandera, 10:30etik 13:00etara.
Informazio gehiagorako eta komunikabideentzako
Mabel Cenizo (Komunikazio arduraduna)
🌐 943 44 07 44
🕊️ "Arrotza nintzen, eta etxean hartu ninduzuen" (Mt 25,35)
PRENTSA OHARRA