fbpx Altza Baratza, Europako Food Includes proiektuan | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Altza Baratza, Europako Food Includes proiektuan
Altza Baratza, Europako Food Includes proiektuan
foodincludes

Altza Baratza baratze okupazionalak Europar Batasunaren Food Includes proiektuan parte hartu du . Egitasmo honek elikagaien indarra baliatzen du "ikaskuntza-aukerak bultzatzeko, inklusioa sustatzeko eta helduen hezkuntzan gaitasunak hobetzeko bideak eskaintzeko". Food Includes-en arabera, programa hauek "alfabetatze eta kalkulu gaitasunak hobetzetik hasi eta lanbide-kualifikazioak eskuratzera arteko aukerak eskaintzen dituzte".

Testuinguru honetan, Altza Baratza proiektuan parte hartzera gonbidatua izan zen. Caritas Gipuzkoak sustatutako baratze hau bazterketa-arriskuan dauden pertsonentzat bideratua dago, eta haiek hartzea, integratzea eta prestatzea du helburu. Bertan, harreman berriak eraiki, errutina bat osatu, lanaren bidez autonomia irabazi eta lan-aukerak eskain ditzakeen lanbide bat ikasteko aukera dute.

Baratzean, Caritas Gipuzkoaren hainbat programatako eta zerbitzutako erabiltzaileak, baita boluntario eta langileak ere, elkarrekin aritzen dira lanean. Lortutako produktuak bi astetik behin banatzen diren saski ekologikoen bidez saltzen dira, proiektua ekonomikoki jasangarria izan dadin.

Urtarrilean, Food Includes proiektuari amaiera eman genion Cebanc-en ospatutako jaialdi gastronomikoarekin. Bertan, parte hartu genuen erakundeek –Gurutze Gorria, Jatorkin, Mujeres Divinas Nigerianas eta Caritas Gipuzkoa– gure sukaldaritzetako plater tradizionalak partekatu genituen: Marokoko txipiroi-zopa eta oilasko tajinea, Nigeriako jollof arroza, Nikaraguako vigorón-a edo txistorra taloak. 

foodincludes

 

Bideo honetan ikus dezakezue Altza Baratza-ren parte-hartzea Food Includes proiektuan.

Najma y Martinaren esperientziak ere ezagutu ditzakezu YouTube -ko gure kanalean.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.