fbpx ATZERRITARRENTZAKO LAN-BAIMENEN TRANSFERENTZIA: KUDEAKETA PROPIOA, PARTEKATUTAKO ETORKIZUNA? | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
ATZERRITARRENTZAKO LAN-BAIMENEN TRANSFERENTZIA: KUDEAKETA PROPIOA, PARTEKATUTAKO ETORKIZUNA?
ATZERRITARRENTZAKO LAN-BAIMENEN TRANSFERENTZIA: KUDEAKETA PROPIOA, PARTEKATUTAKO ETORKIZUNA?
jornada_empresas25

Caritas Gipuzkoaren Bihotzdun Enpresak ekimenak, Gipuzkoako Bazkundearekin lankidetzan, lurraldeko enpresei zuzendutako gosari-solasaldia antolatu du azaroaren 26an (9:00-11:00). 'Atzerritarrentzako lan-baimenen transferentzia. Kudeaketa propioa, etorkizun partekatua?' izango du izenburu eta Bazkundearen egoitzan bertan egingo da, Tolosa etorbideko 75ean, Donostian.

 

Ekimena Eusko Jaurlaritzak atzerritarrentzako lan-baimenen kudeatzeko eskumena hartu zuenean abiatu zen, 2025eko uztailaren 1ean. Eskualdaketa honek aukera berriak irekitzen ditu bai lurraldeko enpresentzat, bai migratutako pertsonentzat.

 

Jardunaldiaren helburua informazioa eskaintzea eta hausnartzea da, argitzeko eskualdaketa honek nola erraztu dezakeen atzerriko jatorria duten pertsonen lan-inklusioa Gipuzkoako enpresa-sarean, haien ibilbide profesionalean aukera berriak sortuz eta, ondorioz, beren bizitza-proiektuan. Horretarako, elkarrizketarako gunea sortu nahi dugu, galderak egitekoeta kudeaketa berri honek dituen ondorio praktikoak, erronkak eta aukerak aztertzeko.

 

Gosari-solasaldiko programa

Goiza, 9:00tan hasiko da hitzaldi tekniko batekin, Gipuzkoako Lan eta Gizarte Segurantzako lurralde ordezkari Víctor Monreal de la Iglesiaren eskutik.

Ondoren, mahai-inguru bat egongo da, eta bertan sektore publikoko, lan arloko eta gizarte arloko ordezkariak parte hartuko dute. Gurekin izango dira Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendaria, Victoria Portugal Llorente; Zorroaga Fundazioko zuzendaria, Aintzane Uriguen; Campezo Obras y Servicios enpresako gerentea, Txema Muñoz; eta Caritas Gipuzkoako Gizarte Ekintzako arduraduna, Jon Telletxea. Mahai-ingurua Gipuzkoako Bazkundeko ordezkari batek moderatuko du. 

Topaketa hau Gipuzkoako enpresei zuzenduta dago bereziki, Eusko Jaurlaritzari atzerritarren lan-baimenen kudeaketa transferitzeak lana bilatzen ari diren pertsona migratuen kontratazioa nola erraztu dezakeen ezagutu nahi dutenentzat. Era honetan, aniztasunari, gizarte-erantzukizunari eta enpresen lehiakortasunari ekarpena eginez; eta, aldi berean, gure mugetatik haratago jaiotako gipuzkoarrek benetako integrazioa bizi eta beren etorkizuna Gipuzkoan garatu ahal izan dezaten.

Parte-hartu nahi baduzu, esteka honetan eman dezakezu izena:

JARDUNALDIAN IZENA EMAN NAHI DUT

 

Gurekin espero zaitugu. 

Gizarte solidarioagoa eta abegikorragoa eraikitzea eta aukera berriak sortzea partekatutako erantzukizuna da.

empresas25

 

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.