Ez da erraza hitz bakar batean laburtzea zergatik egiten dugun egiten duguna baina, eskatu genizuen ahaleginarenondoren,jakin dugu ELKARTASUNA dela gehien errepikatzen den erantzuna, zuei, gure boluntarioei, zuen denbora ematera zer baliok bultzatzen zaituzten galdetzerakoan. Zuen denbora doan ematera mugitzen zaituztena, momentu txarra igarotzen ari diren pertsonen alde.
Bergara, Andoain, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Donostia, Errenteria, Hondarribia, Irun, Lazkao, Legazpi, Oñati, Ordizia, Ormaiztegi, Pasaia, Segura, Billabona eta Zarautzeko Caritaseko 105 pertsonak eta baita administrazioko, komunikazioko, Aterpe, Hotzaldi, gaztelania klaseetako, baratzetako, Lamorus, Miriam edota Zubia programetako boluntariok ere balore hau aukeratu duten euren lana bultzatzen duen motor nagusi gisa. Elkartasunaz gain, gizarte eraldaketa, duintasuna, enpatia, itxaropena eta, besteak beste, maitasuna aipatu dituzue.
Datorren abenduaren 2an, II BOLUNTARIOTZA GALA ospatuko dugu Seminarioan (10:00), lurralde osoko eta Caritaseko programa eta zentru guztietako boluntarioen topagunea izan nahi duen gala. Edukiz beteko dugun jaia izango da. Baloreak lantzeko eta horien inguruan hausnartzeko aukera izango dugu, eta gizarte justuagoa lortzeko bidean duten garrantzia, baloreek egiten baikaituzte gizaki. Gurekin,César García-Rincón de Castro eta Elena Andrés izango ditugu, Pegogian eta balore-hezkuntzan adituak diren bi pertsona, abestera eta ondo pasatzera bultzatuko gaituztenak.
World-kafe formatua izango du ekitaldiak, beraz, gosaria eta hamaiketakoa partekatuko dugu goizaren amaieran. Mahai-inguru honetan, udalerri guztietako eta Caritaseko programa guztietako boluntariok hartuko dute parte, komunitate eraikitzen laguntzen duen gizarte-lan horretan gure burua aintzat hartzeko.
Hori bai, jardunaldia modu egokian antolatu ahal izateko, aurretik izena ematea eskatzen dizugu hemen aurkituko duzun galdetegiaren bitartez.
Galdu behar al duzu? Zure zain egongo gara.