Caritas Gipuzkoaren Boluntariotza-planaren eraketan aurrera goaz, eta apirilean EPAITZEaren fasera iritsi gara. Aurrean ditugun erronkei nola erantzuten ari garen (lehenengo fasean aztertuko ditugunak) eta hobetzeko moduak planteatzera gonbidatzen gaitu fase honek.
Beraz, boluntarioen etorkizuneko ekintza bideratuko duten proposamenak zehazteko momentua iritsi da. Infografía eta bideoa ikustera gonbidatzen zaitugu eta, ondoren, egiten zaizkigun galderei erantzutera, bai banaka, bai taldean.
· Aniztasuna eta malgutasunaren erronkari aurre egiteko proposamen edota
ekintzarik bururatzen al zaizu?
· Eta identitate eta zentzuaren erronkari aurre egiteko?
Hurrengo estekan 2. fase honi dagozkion infografia eta bideoa ikus ditzakezu:
· MAIATZAK 10: 2. faseko formakuntza
Datorren maiatzaren 10ean, ostirala, fase honetako formakuntza-saioa egingo dugula aurreratzen dizuegu. Cáritas Españolaren idazkari nagusi ohia, Sebastián Mora, eta Barnekotasunean aditua den Elena Andrés gurekin izango ditugu prestakuntza-saio berri batean. Donostiako Seminarioan izango da 9:30etik 13:30era. Esteka honen bidez eman dezakezu izena, datorren MAIATZAREN 7ra arte:
Zure ekarpenak eta parte-hartzea espero dugu.
Mila esker!