fbpx Boluntzariotza-plana, formakuntza 1. fasea: IKUSI | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Boluntzariotza-plana, formakuntza 1. fasea: IKUSI
Boluntzariotza-plana, formakuntza 1. fasea: IKUSI
fase1

Datorren ostiralean, otsailaren 23an, Cáritas Españolaren idazkari nagusi ohi Sebastián Mora eta Barnekotasunean aditua den Elena Andrés gurekin izango ditugu prestakuntza-saio berri batean, borondatezko ekintzak dituen erronketan sakontzeko. Donostiako Seminarioan izango da, 9:30etatik 13:30ra.

Borondatezko lanean gertatzen ari diren aldaketak eta elkartasuna eta gizartearen parte-hartzea birsortzeko aukera berriak zein diren IKUSteko fasean gaude.

Esteka honen bidez eman dezakezu izena jardunaldian:

IZEN-EMATEAK

 

Gogoan izan zure ekarpenak entzun nahi ditugula. Bakarka nahiz taldeka. Esteka honetan dituzu sarrerako bideo labur bat eta infografia, borondatezko ekintzak dituen erronkei buruz hausnartzeko.

https://www.caritasgipuzkoa.org/0/planvoluntariado/eu/1_fasea__ikus.html

Boluntarioen Plana ahalik eta ekarpen gehienekin diseinatu nahi dugu. Elkartasunaren etorkizuna guztion konpromisoaren mende dagoelako.

Behar zaitugu.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.