
CARITAS GIPUZKOAk, Covid-19a Gipuzkoan agertu zenez geroztik, pertsonak eta familiak jasaten ari diren egoeraren berri eman nahi du, eta ondorioz, eman dituen urratsak jakinarazi nahi ditu.
- CARITAS GIPUZKOAk, pairatzen ari garen osasun eta gizarte-krisian, joan den martxoaren 18az geroztik, 1023 familiaren egoera desberdinei erantzuten eta laguntzen ari da, hau da, 2.339 pertsonei.
- Familia horien %37k ez du aldez aurretik CARITAS GIPUZKOArekin harremanik izan. Pandemiak sortutako pobrezia-egoera berriak dira. Horietako asko, migratzaileak dira, lana galdu dutenak, DBEra (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) sartzeko baldintzak betetzen ez dituztenak, edo langabeziako prestazioak edo bestelakoak garaiz gauzatu ez direnak.
- Familia horien %37k ez du aldez aurretik CARITAS GIPUZKOArekin harremanik izan. Pandemiak sortutako pobrezia-egoera berriak dira. Horietako asko, migratzaileak dira, lana galdu dutenak, DBEra (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) sartzeko baldintzak betetzen ez dituztenak, edo langabeziako prestazioak edo bestelakoak garaiz gauzatu ez direnak.
- Azpimarratzekoa baita ere, pertsona edo familia guztien %22 bertakoak direla, oso gutxi edo familia edo gizarte laguntzako sarerik gabe.
- CARITAS GIPUZKOA, larrialdiaren une honetan, laguntza ekonomikoen bidez, elikadura eta sendagaiak eskuratzen laguntzen ari da. Gizarte-laguntza formula horri esker, familiek autonomoak izaten jarraitzen dute.
- Ezinbestekoa da familiak pairatzen ari diren osasun eta gizarte-krisiari, pobreziak ekar dezakeen estigma edo gizarte-kaltea ez gehitzea. Elizaren Gizarte Doktrinaren printzipioetan oinarrituta, duintasunean eta pertsonen bizi-proiektuetan parte hartzearen alde egiten dugu.
- CARITAS GIPUZKOAk 67.000 euro baino gehiagoko laguntza eman du hainbat beharretarako, eta horietatik 9.800 euro etxebizitzaren arloan oso ohiz kanpoko egoeretan laguntzeko bideratu da.
CARITA GIPUZKOAk eskerrak eman nahi die bere bazkide, emaile eta herritarrei, kolektibo ahulenei laguntzen jarraitu ahal izateko egiten dituzten ekarpen ekonomikoengatik.
Agur bero bat, CARITAS GIPUZKOAko boluntario leialari, pertsona behartsuenen egoera zer nolakoa den jakin-minez egoten baitira. Konfinamenduaren ondoren, mugitzeko aukera gehiago izaten dugunean, boluntario aktiboagoa jarriko dugu martxan: kalean.